Bakegileen auzia azken eguna

03/04/2024

Azken egun horren bukaeran, Bakegileen adierazpena

Bigarren epaiketa-egun horren ondoren, PNATeko fiskalak urtebeterako presondegi zigorra gibelapenarekin galdetu du Bea Molle – Haranentzat, eta bi urterakoa gibelapenarekin Jean-Noël Etcheverry Txetxentzat. Fiskalak ez du galdetu bi Bake artisauak FIJAIT artxiboan sartzea.

Fiskalaren hitzetan, errekisizioak moderatuak dira, baina irakurketa erabat alboratua egin ondoren etorri dira. Ez ditu Euskal Herriko bake prozesuaren urratsak kontutan hartu eta ikuspegi errepresibo hutsean gakotua segitzen du; euskal jendarteak bere aniztasun politiko eta sindikalean, bake iraunkor eta justua galdetzen segitzen du.

Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry “Txetx” Bake Artisauen epaiketaren erabakia maiatzaren 16ra gibelatu dute.

Gaur, Bake Bideak eta Bakea artisauek uste dugu hobengabetze batek bakarrik emango liokeela benetako zentzua Luhusoren ekintza historikoari.

Michel Bergouignan, Michel Berhocoirigoin eta Michel Tubiana bake-gizonen eta bake-eraikitzaileen omenezko keinu bezala ikusten dugu. Beren ekintzarekin bake-prozesua desblokeatu dute; Euskal Herriaren historiari norabide baketsu berria emateko borondateak gidatu ditu haien urratsak eta zentzu horretan errugabetzea ez den beste erabakirik ez dugu ulertuko.

Bake-prozesua eta elkarbizitzan aitzinarazteko engaiamendua berresten dugu: euskal preso eta iheslari politikoen itzulera, biktima guztien onarpena, egiaren bilaketa eta kontakizunen errespetua. Gatazkaren iturrietara eramango gaituen konponbide osoa.

Comments are closed.