Bakegileen kontrako auziaren erabakia

16/05/2024

Pariseko 16.ganbara korrekzionalak ez ditu PNATak apirilaren 3an egindako eskaerak segitu, kondenatu ditut baina zigorrik gabe. Datozen 10 egunetan erne egonen gira PNAT-ak helegitea aurkeztu dezakeelako. Dei egiten diogu PNATari, Historiaren arabera eta zentzuan jardun dezan eta ez dezan helegiterik aurkeztu

Errepikatzen dugu, 2016ko abenduaren 16an Michel Berhocoirigoin, Michel Tubiana, Jean Noël « Txetx » Etcheverry, Béatrice Molle Haran, Michel Bergouignan eta Stéphane Etchegaray bakegileek hartutako iniziatiba, hautetsiek eta gizarte zibilak igurikatzen zuten. Frantses eta Espainiar estatuek bake justu eta iraunkor baten eraikitzearen ukatzeari eta lurralde baten nahiari erantzun zion. Luhusoko ekimenak permititu du blokeoa gainditzea eta presoen dosierrean, biktimen errekonozimenduan eta elkarbizitzaren eraikuntzan ezinbesteko aitzinamenduak ematea.

Ekimen kolektibo horrek Euskal Herriarentzat balio izan du, berriz egin behar balitz dudarik gabe berriz eginen genuke.

Gaur epaitegiko erabakitik harat, ezinbestekoa da aitzina egitea. Preso eta iheslarien eskubideak eta etxeratzea errespetatuak ez badira, biktima guzien errekonozimendua gabe, elkarbizitzari ateak ireki gabe eta memoria lana egin gabe, bake justu eta iraunkor baten koadroa ez da posible izanen. Baina koadro hori eraikitzen ahalko da baldin eta autoritate politikoak inplikatzen badira. Horretarako eta orain arte erakutsi izan dugun bezala gizarte zibilaren eta hautetsien inplikazioa erabakigarria izanen da.

«  Historia berriak erakusten digu botere politikoa ezin dela autoritate judizialean deskargatu. Bake plan baten eraikitzeko, topaketak eta elkarrizketa guneak sustatu behar ditu.(..) Estatuak ez du igurikatzen ahal gauzak okertzea elkarrizketaren bidean sartzeko eta ezin du txinpartak berpizteko arriskurik hartu.” Auziari begira, Le Monde-en ateratako tribuna, 2024ko apirilaren 2an (Michel Camdessus NDF Nazioarteko Diru Funtsen zuzendari ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia, Arnagako Nazioarteko adierazpenaren sinatzailea ; Florence Delay Frantses akademiakoa, idazlea ; Edgar Morin Filosofoa ; Cécile Duflot Lurraldeen berdintasunaren eta etxebizitzaren ministro ohia, Oxfameko zuzendari orokorra ; Henri Leclerc Giza eskubideen Ligako ohorezko presidentea ; Marie Darrieussecq idazlea).

Comments are closed.