Guardia zibilak eramandako 16 atxiloketeri buruzko prentsa agiria

12/01/2015

Joan den urtean Espainako guardia zibilak, audentzia nazionalak manaturik, euskal preso politikoen kolektiboko solaskide – horien artean abokata batzu- en kontrako polizia operazioa eraman zuten. Abokaten bulegoan sartu ziren eta 8 pertsona atxilotu.

Goiz huntan, Guardia zibilak 16 pertsona atxilotu ditu, horien artean 12 abokatu,  tartean gaur goizean hasi behar zen ezker abertzaleko 35 militanteen aurkako auziako 3 abokatu. Ondorioz 19 militante abokaturik gabe gelditu dira eta, inkulpatuek auzia suspenditzea eskatu dute.

Bake Bidea mugimenduak agerian eman nahi du, aurten ere,  arlo penalan defentsak dituen oinarrizko eskubideak eta bidezko auzi baten ukaiteko eskubidea zalantzan emaiten dituela abokatuen atxiloketak.

Halere, eskubide horiek bermatzen dituzte nazioarteko hitzarmen batzuek ( Europar Batasunako Oinarrizko eskubideen karta eta Jende eskubideen Europako Hitzarmena). Abokata baten eskuratzeko eskubidea direktiba europar baten gaia izan da berriki ere.

Gatazka eta gatazkaren konponbidearen eragileen aurka Espainol eta Frantses Estatuek manatzen duten politikak argiki erakusten du Euskal Herriak gaurregun ezagutzen duen textuinguru berria ez dutela kontuan hartu nahi. Blokatze postura hori, Frantses eta Espainol estatuen etengabeko errepresio postura hori, traba bat gelditzen dira  bake prozesurako, azken honen alde jendarte zibilak eta nazioarteko komunitateak antolatzen dituzten sustenguak eta urratsak gero eta ugariagoak direlarik.

Comments are closed.