Aurore Martin eta beste 34 euskal militante independentisten kontrako auziari buruzko agiria

09/01/2015

Euskal Herrian bizi dugun textu inguru berriak bakerako iniziatiba ugarri ezagutzen dituelarik, Aurore Martin eta beste 34 militante politikoren auzia urtarrilaren 12an iraganen da Madrilen.Bada hiru urte gure mugimendu zibila, Euskal Herrian bake prozesu baten martxan jartzearen alde agertzen dela eta ildo berean, elkarrizketa eta proposamen guneen eraikitzen entseatzen dela, gatazkaren konponbidea aintzina araztea helburutzat hartuz.

Bake Bidea elkarteko kidea izanik, Aurore Martin-ek Euskal Herrirako aterabide demokratiko baten aldeko eguneroko lana eramaiten du.

Oroit araz dezagun, Euro agindua aplikatu ziolarik frantses justiziak eta gelditu zuelarik frantses poliziak, hemengo klase politikoaren gehiengoak baita ere frantses Estaduko ordezkari politiko batzuek, hemengo eta toki anitzetako aktore sozial ugarrik beren sustengua ekarri ziotela.

Militante hau gertakizun politikoengatik, besteak beste konferentzia publikoak animatzeagatik, izanen da auziperatua eta justizi espainolak frantses Estadoan egin ekintzengatik epaituko du, nahiz eta frantses justiziak bere garaian akusazioak erretiratu zituen.

Nazioartetik euskal gatazka konpontzeko bide orri bat proposatu eta hiru urte berantago, auzi politikoak oraindik gertatzea ezin onartuzkoa da. Bide orri honek aktore sozio politiko anitz eta jendarte zibila osoa mobilizatu eta mobilizatzen segitzen du, konponbide zuzen eta iraunkor bat segurtatuko duen prozesu bat martxan jartzeko.

Joan den urriaren 24ean frantses estadoko Euskal Herriko elkarrizketarako taldea – besteak beste Frédérique Espagnac Pireneo Atlantikoetako senadorea eta Max Brisson UMP-ko kontseilari orokorrak osatzen dutena -k egin adiarazpena adibide ona dugu.

Azken hiru urte hauetan jendarte zibilak eskatzen duena kontutan hartzea galdegiten diogu frantses gobernuari.

Hots, Euskal Herrirako bake prozesuaren bidea hartzea baita ere frantses hiritartasuna duten bi miltanteak gertakizun politikoengatik Madrilek epaitzea ez onartzea.

Comments are closed.