Kolonbiako bake prozesua babesteko Nazioarteko Topaketa

26/11/2014

Federico Mayor Zaragoza buru duen Bakearen Kultura Fundazioak, Mundubat-ek eta Lokarrik, akordioaren aldeko herritarren Sareak, “Kolonbiako bake prozesua babesteko Nazioarteko Topaketa” aurkeztu nahi dugu, azaroaren 27 eta 28an egingo dena Donostiako Bakearen Etxean.

KOLONBIAKO LOGO 72ppp

Horretarako elkarrizketa eta hausnarketarako bi gune antolatu ditugu:

Ostegunean, azaroak 27, 18.30etan, “Kolonbiako bake prozesuaren egoera eta etorkizuneko erronkak” izenburupean mahai-inguru bat egongo da. Bertan hizlari bezala Kolonbiako bake prozesuan partaidetza zuzena izanagatik adituak diren pertsonak egongo dira, hala nola, Martha Cecilia Calle Maya (Kolonbiako Bakearen goi-mandataria den Sergio Jaramillo jaunaren bulegoko aholkularia) eta Piedad Córdoba senatari ohia (Colombianos y Colombianas por la paz mugimendu herritarraren ordezkaria). Oscar Guardiola Riverak (Birkbeck University of London-eko dekanoaren laguntzailea) ere parte hartuko du Kolonbiako gatazkaren analista bezala.

Bakea oinarrizko giza eskubidea den uste sendoarekin, gizarte kolonbiarrari ere badagokiona, Bakearen Kultura Fundazioak, Mundubat-ek eta Lokarrik herritarrak gonbidatu nahi ditugu osteguneko Topaketa irekian parte hartzera.

Ostiralean, azaroak 28, goizez mintegi itxi bat egingo da. Gune honek euskal eragile politiko eta sozialek, era sosegatu eta diskretuan, Kolonbiako bake prozesuan gako diren izen entzutetsuekin eta nazioartean sona duten gatazken konponketen adituekin gizarte kolonbiarrari hemendik egin diezaiokegun ekarpenik egokiena partekatzea du xede.

 

Comments are closed.