(Berria) Botere Judizialak ez dio Biurruni baimenik eman Foro Sozialean aritzeko

05/03/2014

batzordea

CGPJren ustez, hori ez da bateragarria EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakari karguarekin

ErredakzioaDonostia

CGPJ Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak uste du Garbiñe Biurrun epaileak ezin duela Euskal Herriko bakegintza bultzatzeko Foro Sozialeko partaide izan, bi lanak «bateragarriak» ez direla iritzita. CGPJk dio epailearen independentzia kolokan legokeela aldi berean Foro Sozialean arituta
EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko lehendakaria da Biurrun, eta CGPJri Foro Sozialeko kide izateko baimena eskatu zion. Batzorde Iraunkorrak hartu du erabakia; aldeko bost boto izan dira eta txurizko bat —Merce Pigem-ena—.
Biurruni zortzi eguneko epea eman diote bi zereginen artean hautatzeko. Autoa ondo aztertu nahi duela esan du epaileak

Comments are closed.