Bake Bidea hemen gelditzen da, baina bakearen eta duintasunaren aldeko engaiamenduak aitzina darrai.
« Bake justu eta iraunkor baten bidean. 2011-2025 bilana eta etorkizuneko etapak » izenburuarekin egin den Bake Bidearen azken foro honetan, euskal gizarteak parte hartu nahi izan du bere aniztasun osoan, transmisioa laguntzeko. Bilkuran agerian gelditu da jendarte zibilaren aniztasuna, baita Euskal Herriko mugimendu sozial, sindikal eta politikoen aniztasuna ere.
Anaiz Funosas presidentearen harrera hitzarekin eman zaio hasiera azken foro honi.
« Foro hau gogoratzeko une bat da, baina baita erreleboa pasatzeko unea ere, gure lanaren erreleboa hartuko dutenentzat, iratzarriak diren kontzientzia guztientzat celles » eta gogoratzeko
« 2012tik, Bake Bidea topaketa gune bat, hitz askearen gune bat eta mobilizazioaren gune bat izan dela. Hemen gogoetatu dugu, eraiki, eragin. Hemen jendarte zibila jaiki da bakea errealitate konkretu bat bilakatu dadin, ez dira hitz hutsak izan. »
Foroa Véronique Dudouet-ren (Fondation Berghof) bideo batekin hasi da. Euskal Herriko bake prozesuaren ikasgaiak aipatu ditu. Honela, bake prozesuak « interes orokorra ezarri du bakearen alde iritzi pertsonal eta desadostasunen gainetik. Baina azpimarratu du prozesuak aitzina egin behar duela « eztabaida ez baita bukatzen armak gelditzen direnean». « Eraman den bake prozesua irakasgai bilakatu da, alde bakarreko izaera ONUraino iritsi da eta beste gatazka batzuen konpontzeko lagundu dezake, Tailandiaren kasuan edo kurduen kasuan bezala. »
Memoria, egia eta biktimen ezagutza.
Jean-Pierre Massias-ek (Paue eta Aturriko unibertsitateko zuzenbide publikoko irakaslea eta Louis Joinet institutuko presidentea) ziklo honetatik atera dituen ikasgaiak eta etorkizuneko erronkak izan ditu aipagai.
Bake prozesuaren eta bere berezitasunen analisia zehatz baten ondoren, bake justu eta orainkor batera heltzeko beharrezkoak diren desafioak zerrendatu ditu : lEuskal Herriko instituzioaren bilakaera, bake prozesuaren indartzea eta sakontzea. Bake prozesuaren desafioa, jendartea filosofiaz jabetu dadin. Horretarako beharrekoza da egiaren bidea jorratzea, bakea egiteko egia jakin behar baita. Eta egiaren lantalde bat osatzea beharrezkoa da horretarako. Bortizkeria guztiak ere onartu behar dira. Memoria ezinbesteko erronka baita. Memoria guztiek ukan behar dute adierazteko gune bat. Eztabaidatu behar da elkar aditzen saiatzeko. Frustrazioa beranduago lehertu daitekeen zerbait izan baitateke.
Jean Pierre Massias-ek Bake Bidea eskertu du Louis Joinet institututari eman baitio artxiboak kudeatzeko gaitasuna. Honela, bere esku utzi du bake prozesua gizarteratzeko gaitasuna, egiaren lantalde bat plantan ezartzeko esperantzarekin. Txosten bat garatzen hasi da institutua eta hemendik urte batera engaiatu da.
Mahai ingurua : Euskal Herriko aktore politikoen begirada. Parte hartzaile bakoitzak Aietetik Bake Bidearen sortzera eta gaur egunerainoko bilan bat aurkeztu du. Uondotik, bake prozesuaz duten prespektiba adierazi dute.
Jean-René Etchegaray ( Président de la Communauté d’agglomération Pays Basque et Maire de Bayonne) , Frédérique Espagnac ( Sénatrice des Pyrénées-Atlantiques et Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine) , Max Brisson ( Senateur des Pyrénées-Atlantiques et Conseiller Départemental du canton de Biarritz), Alain Iriart ( Maire de Saint-Pierre d’Irube et Conseiller Délégué de la Communauté d’Agglomération Pays Basque) , Alice Leiciagueçahar ( ancienne Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine). Modérateur : Mathieu Bolloquy (Bake Bidea).
Lecture Déclaration du 6 juin 2025.
Béatrice Molle Haran (Artisan de la Paix ) et Anaiz Funosas ( Bake Bidea). Vous trouverez ci-jointe cette déclaration et ses signatiares.
Bake Bideako presidentearen bukaerako hitza
Anaiz Funosas-ek itxi du foroa Bake Bidearen oinarriak eta ekintzak berriz ere hartuz eta bake prozesuaren momentu gakoak oroitaraziz. Horietan, ETAren armagabetzea 2017ko apirilaren 8an, Bake Bideak azken hamar luze hauetan eraman duen lanaren ondorioa. Preso eta iheslarien inguruan eman diren aitzinamenduak oroitaraziz, biktimak guztien ezagupenean eta memoria kolektiboan.
« Emoizio handiarekin, emozio sakon eta partekatuarekin, gaur Bake Bideak, hamairu urteko bidearen ondoren, bukaera ematen dio bere eginbideari . Erabaki sakona baina ongi gogoetatutakoa ».
Eta oroitaraztea : « Duela hamar urte baino gehiago, elkarrekin ibiltzea erabaki genuen, determinazio eta humiltasunarekin, bake justu eta iraunkor bat eraikitzeko Euskal Herrian. Bide hori konbentziturik egin dugu, isiltasun eta mobilizazio ezaren aurrean, gizarte zibila aldaketarako gakoa zela onarturik ».
« Erabakia ez da zerbaiti uko egitea. Alderantziz ekimen arduratsua da. Espazio berriak posible egin nahi ditugu, dinamika berriak. Gaur egungo beharrak ez dira atzokoak. Beste batzuek beteko dituzte, beste forma batzuk asmatuz, beste ahots batzuk entzunaraziz. Lekuko aldaketa hau da gure azken ardura »
Anaiz Funosas -ek eskerrak eman dizkie Bake Bidearen izenean bide hau posible egin duten guztiei. Bake artisauak, hautetsiak, preso eta iheslarien familiak, biktima guztiak.
Esker berei bat Giza eskubideen Ligari, juristei, abokatu eta eskubide defendatzaileei, nazioarteko bidelagunak, Lokarri eta Foro sozialari eta pentsamendu berezi bat bat urte hauetan utzi gaituztenei.
Hemen 2025eko ekainaren 6ko deklarazioa
Ondoko hilabeteetan Bake Bidea bere estrukturaren itxieran zentratuko da :
-
Gure artxiboak ordenatu eta banatu. Dokumentu/liburuxka bat idazten ari gira gure kontakizuna egiteko.
-
Gure elkartearen disoluzioa, jadanik erabaki dugu gelditzen zaigun dirua IFJD -Fondation Louis Joinet eta Harrerari banatuko diogula.
Hori guzia egingarria izateko Bake Bideak 4 pertsonako talde bati eman dio mandatua: Anaiz Funosas, Garbine Eraso, Mathieu Bolloquy eta Emilie Martini.