Aieteko konferentziaren 3. urtemugari loturio Bake Bidearen agiria

21/10/2014

JENDARTE ZIBILEAN ELKARRIZKETA ETA MOBILIZAZIOA BULTZATU DITUEN KONFERENTZIA

Duela hiru urte, Donostian Aieteko konferentzia internazionala iragaiten zen, desarmea eta gatazken konponbideetan 6 adituk bultzaturik- horien artean Kofi Annan. Aditu horiek, aktore politiko, sindikal eta sozialen aintzinean, Euskal Herrian dirauen gataska konpontzeko 5 punduzko bide orri bat presentatu zuten.


Hiru urte berantago, zertan gira ?

• Aietako bide orria segitu nahian, ETA erakunde armatua, presoen politikoen kolektiboak (EPPK) eta iheslari politikoen kolektiboak (EIPK) bake prozesu baten aldeko pausu adierazgarriak eman dituzte. Urrats horiek nazioarteko eta tokiko aktoreek berek dituzte ezagutu.

• Paralekoki, jendarte zibilaren mobilizazioa hasi da antolatzen. Baionan bakearen aldeko bi foro eta bake prozesua bultzatzeko bi foro soziala antolatu dute 2012an berean, berriki sortu gure elkarteak eta gai hortan experentzi handia duen Lokarri egiturak. Eztabaida gune horiek, aldi oro, aktore sozialak nahiz politikoak baita ere pertsona anitzak biltzen dituzte. Aniztasun hori aberastasun iturria da, bereziki Iparraldean. Eztabaida gune horietatik prozesua aitzin arazteko akordioak eta ekintzarako norabideak ateratzen dira ere (Bainonako adierazpena 2012an eta Bake prozesua bultzatzeko gomendioak 2013an).

• Egitura politiko nahiz sozialak elkartzen dira preso eta iheslarien eskubideak baita ere horien bide orrien laguntzeko. Iragan ekainaren 14an, konponbidea, jende eskubideak eta bakearen aldeko manifestaldia antolatu dute 23 eragile politiko eta sozialak. 8000 pertsona eta Iparraldeko parlamentari guziak eta mundu politiko eta sozialaren gehiengoa bilduz.

• Europa mailan ere, egoera aldatzera doa, Parot jurisprudentziari buruz Jende Eskubideen Europako Auzitegiak 50 bat euskal preso politikoren askatzeko erabakia lekuko. Mundu osoan, Aieteko deklarapenaren aldeko sustenguak biderkatzen ari dira, horien artean Amerika latinako lehendakari batzuen elgarretaratzea Mexikon eta Lula eta Clinton lehendakarien deklarapenak.

FRANTSES ETA ESPAINOL ESTATUAK GERO ETA BAKARTIAGOAK

Frantses eta espainol Estatuek bakarrik blokatzen dute eta bakearen alde apostuaren egiteari uko egiten.
Blokatze hori bake prozesuarentzat oztopoa da bainan nazioarte mailan nahiz tokikoan biderkatzen eta anizten ari diren engaiamendu eta sustengu ekintzekin kontrastean da oso. Adibidez, Europako auzitegi agintariek eta azken 10 urte horietan tortura salatzen duten gobernuz kanpoko Erakundeek espainol politika dudan ezartzen dute erregularki.
Estatuek, euskal gatazkaren konponbide demokratikoaren bidea hartzeko oportunitate hau ez dutela hartzen deitoratzen dugu. Denbora berean, jendarte zibilean eta aktore sozial nahiz politikoen artean egoera arrunt aldatu dela pozten gira.

Azken urteetan alde batean edo bestean gatazka honek eragindako sufrikarioa aintzat harturik, azken 3 urteetan bultzatu da bakearen aldeko dinamika, eta gaur egun dinamika hortatik bakea eraikitzeko mobilizazioa indarturik agertzen da.

Bake Bidea gisa, urtemuga horrek balio du beste behin ere deia luzatzeko Frantses gobernuari bere burua engaia dezan Aieteko adituek proposatutako elkarrizketan. Adituek galdegin zuten bezala, ETAk borroka armatua gelditu zuen eta hain zuzen pausu hori kondutan hartua izan behar da besteak beste presoen gaiari begira aurrerapausuak egiteko.

Joan den ekainaren 14ean ikusi bezala, eskaera hori masiboki adierazia izan da gure lurraldeko hautetsi desberdinen partetik, tendentzia politiko guziak barne. Azken hiru urteetan ere jendarteak behin baino gehiagotan eskatu duena da.

Comments are closed.