BAKE FORUMEKO HIZLARIEN AURKEZPENA
Ingalaterran sortua, Yaleko unibertsitatean kriminologian Doktore da Silvia Casale. AEB-tan, Suedian edo Erresuma Batuan lan egin du. Her Majesty’s Inspectorate of Prisons erakundean eta Ipar Irlandako Zigorren Berrikusteen Komitean aditu gisa aritu da lanean. 1997tik aitzina, Torturaren Prebentziorako Europar Komitearen kide izan da (CPT), eta bertako Lehendakaria izan da 2000 eta 2007 artean. Ondotik, SPT erakundearen (United nations Subcommitee on Prevention of Torture and other cruel, inhuman or degradating treatment or punishment) Lehendakaria izan da. 2010ean, Europako Kontseiluaren aholkularia izendatua izan da, Estatuen prebentzio mekanismoen arloan.
Silvia Casale Nazioarteko Harreman Taldeko kidea da. Taldea, Brian Currinek sortu zuen 2010eko azaroan, euskal gatazka Mitchell Senatariaren printzipioetan oinarrituz konpontzeko helburuarekin.
Brian Currin Hegoafrikako abokatua eta giza eskubideetan aditua da. Apartheid-aren ondoko Egiaren eta Adiskidetzearen Komisioaren sorreran paper garrantzitsua bete du. Esperientzia horren ondotik, mediazioan eta nazioarte mailako eraldatze instituzionalan espezializatu da. Besteak beste, Sri Lankan, Europa erdialdean eta Rwandan lan egin du. Ipar Irlandako Zigorren Berrikusteen Komitearen Lehendakaria ere izan da.
Horren ondotik, euskal gatazkaren konponketaren alde lan egin du. 2010eko martxoaren 29an egin zen Bruselako adierazpenaren oinarrian dago. Adierazpen horretan, nazioarteko 21 pertsonalitatek, tartean 4 nobel saridunek, bake prozesuaren abiapuntu gisara, ETA-ren su etena eta Espainiako gobernuaren erantzun egokia eskatzen zuten. 2010eko azaroan, Nazioarteko Harreman Taldearen sortzean lan egin du, zeinak Mitchell Senatariaren printzipioetan oinarrituz, euskal gatazkaren konponketa duen helburu.
Abokatua eta Paueko Dei auzitegiko epaile ohia.
Tolosako Zientzia Politikoetako Institutuko DEA diploma baten eta Bradfordeko Unibertsitateko gatazken konponketan Master eta Doktoretza baten jabe da Véronique Dudouet. 2005ean, Berghof Fundazioarentzat hasi zen lanean, senior ikerlari gisara. Gatazken eraldaketan, aktore ez estatalen paperari buruzko ikerketa programa zuzentzen du. Bere ikerketa ildoetan, gatazka asimetrikoen baitan negoziazioa, bitartekaritza eta nazio elkarrizketa ditu aztergai. Erresistentzia armatutik erresistentzia ez armatuaren arteko eraldaketa, erresistentzia baketsuan kanpoko aktoreen papera eta gatazka ondoko gobernantza ere ditu aztergai.
Berghof Fundazioa, irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakunde independente bat da. Bake iraunkor batera iristeko asmoz, gatazka baten alde eta aktore guztiak laguntzea du helburu, gatazken konponketaren eta bakearen kontsolidatzearen bidez. Berghof Fundazioak ikerketa programa anitz laguntzen du, bakerako heziketa programak osatzen ditu eta diru-laguntzak luzatzen ditu. Haren arabera, baketzeak ez du bakarrik gatazkaren aktoreen eta bortizkeria pairatzen dutenen konpromezua eskatzen. Ezinbestekoak dira gatazka egoeratik ateratzeko, elkarlan eraikitzaile eta iraunkorra ekarriko dituzten konpetentziak, ezagutzak, baliabideak eta instituzioak segurtatzea.
Bake Bidea-ko Lehendakaria.
Libération eta Le Temps egunkarientzat Nazio Batuetako Erakundearen (NBE) korrespontsala izan da Pierre Hazan. Lan horren baitan, hainbat gatazkaren jarraipena egin zuen eta NBE-entzako lan egin zuen, Giza Eskubideetarako Goi Komisario karguan.
United States Institute of Peace erakundean Senior fellow izan da. Neuchâteleko Unibertsitatean, Pariseko Zientzia Politikoetako Institutuan eta Nazioarteko eta Garapen Ikerketa Institutuan irakaslea izan da. Gaur egun, Genevako Unibertsitateko irakaslea da, eta bertan memoriari buruzko ikerketa programa bat darama.
Nazioarteko Harreman Taldeko kidea da Hazan. Talde hori Brian Currinek sortu zuen 2010ean, euskal gatazak Mitchell Senatariaren printzipioetan oinarrituz konpontzeko.
Ingalaterran sortua, Raymond Kendall Oxfordeko unibertsitateko diplomaduna da. 1962an, Metropolitan Police-ko kidea ian zen, hainbat urtetan Royal Air Force-an ibili ondotik. Bere zerbitzuaren parte handiena nazio segurtasunaz arduratzen den Special Branch-aren baitan eraman du. 1971an, Interpolen sartu zen, eta bertako zuzendaria izendatu zuten 1975an. 1985etik 2001a arte, Interpoleko Idazkari Nagusi izan da hiru bider.
Nazioarteko Harreman Taldeko kidea da. Talde hori Brian Currinek sortu zuen 2010ean, euskal gatazak Mitchell Senatariaren printzipioetan oinarrituz konpontzeko.
Jean-Pierre Massias Baionako Fakultatean (UPPA) zuzenbide publikoko irakaslea da. Europar Ikerketa eta Dokumentazio Zentroko (CDRE) kidea da eta Clermont Ferrandeko zuzenbide fakultateko ohorezko Dekanoa. Trantsizio demokratikoetan eta krsi irteeretan aditua da. Oxfordeko Unibertsitatean ikerlari asoziatu izan da, eta Birzeiteko Unibertsitatean (Palestina) irakasle gonbidatu. Europako Kontseiluko “Demokrazia eta zuzenbidea” Komisioan aditu independentea da, eta 2013az geroztik AFJT erakundearen Lehendakaria da (Association Francophone de Justice Transitionnelle).
Jean-Pierre Massiasek 2006az geroztik euskal gatazkaren inguruan lan egiten du. 2007an, Michel Rocard eta Gérard Onestarekin batera, Donibane Lohitzunen antolatu zen “L’art de la Paix” konferentzian parte hartu zuen. 2011an, Faire la Paix au Pays Basque (Elkar argitaletxea) argitaratu zuen.
Paul Rios Lokarriren koordinatzailea da. Hainbat artikulu argitaratu ditu bakeari, elkarrizketari eta adiskidetzeari buruz. Gorka Espiaurekin batera, Nouvelles tendances dans la construction de la paix liburuaren egilea da.
Finlandian sortua, Aaro Suonio nazioarteko segurtasunaz eta krisien kudeaketaz aditua eta aholkularia da. Finlandiako Atzerri Ministeritzak Ipar Irlandako Desarmatzearen Komiteko Gabinete Buru izendatu zuen. Komite hori 1997an sortu zen Belfasteko akordioen ondorioz, Ipar Irlandako talde paramilitar unionista eta errepublikarrak desarmatzeko. Finlandiako Atzerri Ministeritzan, krisien kudeaketarako aholkulari berezia da. Jugoslabia ohiaren berreraikuntzan lan egin du, Europar Batasunak eramandako monitoring misioen baitan.
Prentsa idatziko kazetari ohia eta itsas armadako aitzindaria da.