Bake Bidearen agiria

26/03/2015

Atzo, martxoaren 25ean, Espainako guardia zibilak Etxerat-eko botz eramailea den Nagore Lopez baita ere Izaskun Abaigar, Fernando Arburua eta Oihana Barrios, Jaiki Hadi kolektibo(euskal presoen osasunaz arduratzen den)-ko kideak atxilotu zituen .


Atxiloketa berri hauek gogorki salatu nahi ditugu. Gatazka konponbidean engaiatuak diren euskal jendarte zibilak baita ere hainbat tokiko eta nazioarteko aktorek antolatzen dituzten ekintzei erantzun bakarra da espainol gobernuaren partetik.
Atxilotuak izan diren pertsonak bake desmartxa honetan aktiboki inplikatuak dira. Horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria den Inaki Urkullu eta Europako parlamentari batzuekin berriki bildu ziren. Beste batzuek erregularki euskal presoei mediku laguntza ekartzen diete.
Espainol eta frantses Estatuek erabiltzen duten blokeaketa eta etengabeko errepresio postura hau bake prozesuari oztopoa baizik ez da, errealitatetik kanpo da eta ez du inolaz ere jendarte zibilaren itxaropenari erantzuten.

Hala nola, Etxeratek, heldu den martxoaren 28an, larunbatez, arratsaldeko 17:00tan, Donostin manifestarzera egin duen deiari lotzen gira.

Comments are closed.