BAKERAKO FORUMA

 

2014 – Baiona
Lokarri eta Diziplina ainitzetako Fakultatearekin antolaturik

BB 1ermars 6

 

Bakerako Forumeko bigarren jardunaldia, Baionako Diziplina anitzeko Fakultatean, martxoaren 1eko larunbatean, antolatua izan zen. 2013ko martxoko Foro sozialean finkatu eta, Bake Bideak eta Lokarrik, urte bereko maiatzean publikatu zituzten gomendioak ukan zituen solasgai.

 

Agerraldi horren helburua gomendio horiek nola bideratu ziren ulertzea izan zen, bai eta horien edukia aztertzea, bide berez, berorien inplikazioak eta  helmena ikusiz. Mahai inguru gisa antolatua izan zen, gai ezberdin horiei buruzko argibideak emaiteko eta elkarrizketak sortzeko.

 

Eztabaidak, lehen aldi batean, nazioarteko adituen, bake prozesuan parte hartzen dutenen eta mahai inguruan aurkitzen ziren unibertsitarien artean egin zen. Horren ondotik bideratu zen bertaratu zen publikoarekilako eztabaida eta solastatzea, beronek idatziz bideratuko zuelarik hizlariekilako harremana.

 

Lehen jardunaldiko printzipio berek zuzendu zuten Bake Forumeko bigarren jardunaldi hau ere. Horrela eztabaida zabal baterako toki izan behar zuen, aniztasuna eta tolerantzia, baina ere inpartzialtasun printzipioak oinarritzat harturik, unibertsitateari berari datxezkionak baitira eta hauteskunde garai honek handiagotzen baitzuten horien garrantzia.

 

Bakearen Etxean (Aiete Jauregian),  2011ko urriaren 17an, Donostian egin zen Aieteko Konferentziatik landa, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Gerry Adams, Jonathan Powell et Pierre Joxek osatu aditu batzordeak adierazpen bat egin zuten, bost puntutan idatzi bide orri gisa, Euskal Herrian bake prozesu bat finkatzeko xedez. Erantzun gisa, ETAk urriaren 20an jakinarazi zuen borroka armatuari uko egiten ziola.

 

Ekimen horren ondotik, eta bake prozesuak aurkitu zituen zailtasunengatik, Foro sozial bat antolatu zen Iruñean eta Bilbon, 2013ko martxoaren 14an eta 15ean, nazioarteko aditu askoren parte hartzearekin batera. Bi egun horiek, besteak beste, DDB (desarmatzea, desmobilisatzea eta berrintegratzea) prozesuari, giza eskubide eta askatasunei, presoen eta iheslarien itzulerari, bai eta, oroimenari eta bakea egiteari emanak izan ziren.

 

Eztabaida horietan finkaturik eta nazioarteko adituekin hitzarturik, Bake Bideak eta Lokarrik 2013ko maiatzaren 27an, bake prozesu hori bultzatzeko hamabi gomendioko zerrenda Aieten aurkeztu zuten.