Luhusoko auzia :

Errugabetzea, Euskal Herrian behin betiko orrialde berri bat irekitzeko!

 

Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry, Parisko auzitegi korrekzionalera deituak dira 2024ko apirilaren 2 eta 3an, « armak, munizioak eta lehergaiak erabili, eraman eta atxikitzeagatik, ETA erakunde terroristarekin harremanetan ».

Leporatuak zaizkien gertakariak 2016ko abenduaren 16koak dira eta alta « bake artisau » gisa izendatuak izan dira.

Egun hartan, beste pertsona batzuekin batera, horietan Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea ; Michel Berhocoirigoin, Confédération Paysanne sindikatuko idazkari nagusi ohia eta Euskal Herriko laborantza ganbera alternatiboko presidentea ; Michel Bergouignan, Irulegi arnogintza kooperatibako zuzendari ohia ; hiruak gaur egun zenduak ; Béatrice-ek eta Txetx-ek, ETA erakundearen armategitik zetozen hamar bat arma eta lehergailu kutxa indargabetzeko opaerazioan parte hartu zuten Luhusoko herrian.

Bake artisauak

Atxilotuak eta atxiloaldian atxikiak izan ziren ekintza hau euskal gizartearen eta sentsibilitate politiko orotako ordezkaritza politikoaren gehiengoak txalotu eta sustengatu zuen Cette action, qui leur valut d’être arrêtés et placés en garde-à-vue antiterroriste fut applaudie et soutenue par la majorité de la société basque et de ses représentants de toutes sensibilités politiques.

Honela, Euskal Herriko eta kanpoko jendarte zibileko pertsonalitate horiek, beren engaiamendu ez-bortitzagatik ezagunak zirenak, ETAk 5 urte lehenago hartu zuen borroka armatua behin betiko uzteko erabakia laguntzeko eskatu zuten, Parisen eta Madrilen iniziatiba eskasari erantzunez. Bi estatuek errepresioaren bidean segitzen zuten, sakabanaketa eta salbuespen politikak aplikatuz euskal presoen kontra, eta armategia modu ordenatu eta segurrean deuseztatzea eragotziz ETA erakundeari.

Luhusoko ekimenak armategiaren desegitea abiatzea zuen helburu, autoritateek azken 5 urteetan erakutsi zuten inertziari bukaera emateko. Beste ehundaka Bake artisauk hartu zuten erreleboa 2017ko apirilaren 8an. 20 000 pertsona bildu ziren Baionan armagabetze egunarentzat, zeinetan, erakundeak euskal gizartearen esku utzi ondoan ardura hori, ETAren armategia neutralizatu zen.

Lehen aldiz, euskal presoen gaiaren inguruan lan espazio ofizial bat sortu zen Frantziako gobernuaren eta Bake artisauen artean, esperantza sortu zuena eta espetxeratze baldintzen inguruan lehen urratsak ahalbidetu zituena.

2018ko maiatzaren 3an, ETA erakundeak bere desegitearen berri eman zuen ofizialki.

Aitzinera begira

Denen iduriz, Luhusok 5 urteko immobilismo arriskutsuari bukera eman dio, denbora Denborari bultzada bat eman dio eta Euskal Herriarentzat perspektiba berriak eraikitzeko aitzindari izan da. Asko gelditzen da egiteko bake oso eta iraunkor batentzat, errebantxarako asmorik gabe, izan biktima guztiei zor zaien ezagupenean, oraindik preso diren pertsona guztietan, iheslarietan edo memoriari zor diogunean.

Horregatik, guk, izenpetzaileok, ezin dugu ulertu Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry epaitegi baten aitzinera igortzea, Euskal Herrian bake gehiagorako eta berriz adiskidetzeko gelditzen den bidearen kontrako zentzuan bait doa.

Errugabetze argi eta sinplea eskatzen dugu. Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio armatu baten ondorioak elkarrekin konpontzeko seinale bezala, eta bere Historiaren orri berri bat irekitzeko borondate bateratu bat bezala ulertuko litzateke.

Lehen izenpetzaileak

Aieteko nazioarteko deklarazioaz geroztik engaiatutako pertsonalitateak

Berthie Ahern 
Irlandako lehen ministro ohia, Aieteko eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenen sinatzailea
Gerry Adams
Sinn Feineko presidente ohia eta Aieteko eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenen sinatzailea
Michel Camdessus NDF Nazioarteko Diru Funtsen zuzendari ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia. Arnagako Nazioarteko adierazpenaren sinatzailea
Cuauhtemoc Cardenas Solorzano
Mexikoko Barruti Federaleko Gobernu burua eta Arnagako Nazioarteko Adierazpenaren sinatzailea
Ronnie Kasrils
Hegoafrikako Defentsa eta Inteligentzia ministro ohia eta Nazioarteko Egiaztapen Batzordeko kidea
Brian Currin
Hegoafrikako abokatua eta ICGko kide ohia
Harold Good
Irlandes artzaina, nazioarteko ikuskatzailea armagabetze egunean

Bakegintzan engaiatuak diren fundazio eta ONGak

Véronique Dudouet
Gatazken konponbidean aditua
Jonathan Cohen
Concilation Resources-eko zuzendaria
Teresa Dumasy
Gatazken konponbidean aditua, Conciliation Resources-eko ikerketa, aholkularitza eta politika arloko zuzendaria
Patrick Baudouin
Frantziako Giza Eskubideen Ligako lehendakarikidea
Marie-Christine Vergiat Giza eskubideen ligako presidente ordezkoa
Henri Leclerc Giza eskubideen ligako ohorezko presidentea
Anaiz Funosas
Bake Bideako lehendakarikidea
Jean Daniel Elichiry
Bake Bideako lehendakarikidea eta Bakegileen bozeramailea

Anne-Marie Michaud

CDDHPB-ko lehendakaria

Ministro ohiak

Corinne Lepage
Ministro ohia, eurodiputatu ohia, abokatua
Alain Lamassoure
Ministro ohia, eurodiputatu ohia
Bernard Kouchner Ministro ohia eta Médecins sans frontière-eko sortzailea
Christiane Taubira
Justizia ministro ohia (2012-2016) – Parlamentuko ohorezko kidea
Emmanuelle Cosse
Lurralde kontseilaria, etxebizitzaren ministro ohia
Cécile Duflot
Lurraldeen berdintasunaren eta etxebizitzaren ministro ohia, Oxfameko zuzendari orokorra
Matthias Fekl
Barne ministro ohia ETA erakundearen armagabetze egunean
Delphine Batho
Ekologia ministro ohia, Deux-Sèvres-eko diputatua

Parlamentari eta ordezkari politikoak

Olivier Faure
Alderdi Sozialistako lehen idazkaria , Seine et Marne-eko diputatua
Raphaël Glucksmann
Place Publique-eko eurodiputatua
Marie Toussaint
Eurodiputatu ekologista, jurista, Notre affaire à tous-en sortzailea
André Chassaigne
Alderdi komunistako diputatua, GDR parlamentuko taldeko lehendakaria
François Ruffin
Somme-eko diputatua (FI)
Clémentine Autain
Seine-Saint-Denis-ko diputatua (FI)
Philippe Poutou
NPA alderdiko hautetsia Bordeleko herriko kontseiluan, lehendakari hauteskundeetarako hautagai ohia
José Bové
Confédération Paysanne eta Via Campesinako bozeramaile ohia, eurodiputatu ohia
Michaël Bouloux Diputatua (sozialista) Ille-et- Vilaine
Fabien Roussel Diputatua (GDR) Nord
Aurélie Trouvé Diputatua (LFI) Seine-Saint-Denis
Thomas Portes Diputatua (LFI) Seine-Saint-Denis
Marie Pochon Diputatua (ekologista) Drôme
Jean Félix Acquaviva Diputatua (LIOT) Ipar kortsika
Tematai Le Gayic Diputatua (GDR) Polinesia
Paul Molac Diputatua (Liot) Morbihan
Hervé Saulignac Diputatua (sozialista) Ardèche
Marie-Noëlle Battistel Diputatua (sozialista) Isère
Michel Castellani Diputatua (LIOT) Ipar kortsika
Claudia Rouaux Diputatua (sozialista) Ille-et- Vilaine
Dominique Potier Diputatua (Sozialista) Meurthe-et-Moselle
Stéphane Delautret Diputatua (Sozialista) Haute-Vienne
Paul- André Colombani Diputatua (LIOT) Hego kortsika
Hadrien Clouet Diputatua (LFI) Haute-Garonne
Mathilde Panot Diputatua (LFI) Val-de-Marne
Maud Petit Diputatua (Modem eta Independentea) Val-de-Marne
François Piquemal Diputatua ( LFI) Haute-Garonne
Manuel Bompard Diputatua (LFI) Bouches-du-Rhones
Bertrand Pancher Diputatua (LFI) Meuse
   

Antolakundeak

Benoit Teste
FSU-ko Idazkari orokorra
Murielle Guilbert
Solidaires-eko ko-idazkaria
Laurence Marandola
Confédération Paysanne-eko bozeramailea

Jendarte zibileko pertsonalitateak

Jean Marie Burguburu Abokatua Pariseko kolegioan, dekano ohia
Philippe Texier
Epaile ohia
Serge Portelli
Abokatua, epaile ohia
Jean-Pierre Mignard
Abokatua
Marie Darrieussecq
Idazlea
Florence Delay
Frantses akademiakoa, idazlea
François Dufour
Confédération Paysanne-eko bozeramaile ohia eta Basse-Normadie lurraldeko lehendakari orde ohia
Annick Coupé
Solidaires-eko bozeramaile ohia eta ATTAC-eko idazkari nagusia
Edgar Morin
Filosofoa
Susan George
Idazlea
Sorj Chalandon
Idazlea
Fabienne Servan Schreiber
Zinema produktorea
Thomas Bidegain
Zinema gidoilaria eta errealizadorea
Hervé Di Rosa
Artista, margolaria
Marie France Etchegoin
Idazlea eta kazetaria
Edwy Plenel
Kazetaria
Jon Palais
Alternatiba eta ANV-COP21-eko sortzaileetarikoa

Jendarte zibileko pertsonalitateak

Frédérique Espagnac
Pirinio Atlantikoetako (PS) senataria
Denise Saint-Pé
Pirinio Atlantikoetako senataria (Modem)
Max Brisson
Pirinio Atlantikoetako senataria (LR)
Vincent Bru
Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutiko gehiengoko diputatua
Florence Lasserre
Pirinio Atlantikoetako 5. hautesbarrutiko diputatua (Modem)
Inaki Echaniz
Pireneo Atlantikoko diputatua (PS) eta Frantzia-Espaina talde parlamentarioko lehendakari ordea
Alain Rousset
Akitania Berria lurraldeko Lehendakaria (PS)
Jean-Jacques Lasserre
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko Lehendakaria (Modem)
Jean-René Etchegaray
Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (Renaissance)
Daniel Olçomendy
Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari ordea, Izura-Asmeko auzapeza (EHBAI)
Renée Carrique
Euskal Hirigune Elkargoko lehen lehendakari ordea eta Idauze Mendiko auzapeza
Kotte Ecenarro
Hendaiako auzapeza (PS) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
Maider Arosteguy
Biarritzeko auzapea (LR) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea
Alain Iriart
Hiriburuko auzapeza (EHBai), Euskal Hirigune Elkargoko Errobi Aturri poloko arduraduna
Peio Etxeleku
EAJ-ko Ipar Buru Batzarreko Presidentea, Euskal Hirigune elkargoan Errobi Lurraldeko Arduraduna
Sophie Bussière
EELV-ekologisten bozeramailea
Emilie Dutoya
Akitania Berria eskualdeko kontseilaria – Ziburuko axuanta


Jendarte zibileko antolakunde eta pertsonalitateak

André Garreta
Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganberako lehendakaria
Paxkal Indo
Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakaria
Martine Bouchet
Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakari ordea, idazlea
Argitxu Dufau
LABeko idazkari orokorra
Barth Mottay
FSU
Mercedes Graciet
CFDT Pays Basque sindikatuko idazkari orokorra
Gabi Mouesca
Emmaüs Baudonne etxaldearen sortzailea eta zuzendaria
Maryse Cachenaut
Laboraria
Xebax Christy
Aldako lehendakarikidea – alokatzaileen elkartea
Marie Cosnay
Idazlea
Mehdi Ouraoui
Idazlea
Jurgi Ekiza
Kantaria
Batiste Ducassou Pilotari

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako foru Erkidegoko ordezkari politiko eta antolakunde eta jendarte zibileko pertsonalitateak

Carlos Garaikoetxea Urriza
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1980-1985
Juan José Ibarretxe
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1999-2009
Ainhoa Aznarez Igarza
Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko lehendakari ohia 2015-2019 (Podemos)
Andoni Ortuzar  Euskadi Buru Batzarreko presidentea
Joseba Egibar Artola

EAJko bozeramailea Legebiltzarrean

Blanca Regulez
Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko EAJren legebiltzarkidea
Arnaldo Otegi Mondragon
EH Bilduko Koordinatzaile Orokorra
Laura Aznal Sagasti
EH Bilduko bozeramailea Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuan
Isabel Aranburu
Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko legebiltzarkidea (Geroa Bai)
Rufi Etxeberria Arbelaiz

Sortuko kidea
Mitxel Lakuntza
ELAko idazkari nagusia
Garbine Aranburu
LABeko koordinatzaile orokorra
Nagore Iturrioz
STEILASeko bozeramailea
Unzalu Salterain
Etxalderen koordinatzaile arduraduna
Joseba Azkarraga Rodero
Sareko bozeramalea, Eusko Jaularitzako Justizia, lan eta gizarte asegurantza sailburua  (2001-2009)
Gorka Garcia
Etxerateko bozeramailea
Agus Hernan
Giza eskubideen aldeko aktibista
Paul Rios
Bakearen aldeko aktibista
Fernando Armendariz
Gizarte eta giza eskubideen aldeko aktibista
Jule Goikoetxea Mentxaka
Filosofo politikoa
Elene Lopetegi olea
Euskal Herriko Bilgune feministako ordezkaria
Mirentxu Purroy
Kazetaria eta zinegilea
Itziar Ituno
Aktorea
Fermin Muguruza
Zinemagilea eta musikaria
Maialen Lujambio Bertsolaria
Jon Maia Bertsolaria