Gure elkarbitzitza eraikitzeko topaketak
2019ko ekainaren 6a Biarritz.
Bakegileekin antolatua
Topaketaren aurkezpena :
Bakearen bideaz hitz egiten duenak badaki bidea gogorra izanen dela, trabaz betea bai, baina momentu ahaztezinez betea ere. Hala izan zen 2011ko urriaren 17a, Donostiako Aieteko nazioarteko konferentzia. Alde bakarreko bake prozesu baten oinarriak pausatu zituen eta bost puntutako bide orriak, bazterrezineko hainbat haga markatzen zizkion euskal gizarteari. Bide horren jomuga elkar bizitzaren eraikuntza zen, nahiz eta hori ezinezkoa iruditu garaian.
Eta hala, 2019ko ekainaren 7ra iritsi gara. Gure topaketa “elkar bizitza eraikitzeko” deitzen da. Zentzu azkarra duten hitzak dira. Oraindik bide luzea gelditzen da helburu horretara iristeko eta hamarkada luzeetako bortizkeria garaien ondotik zailtasun handiak gainditu beharrean gaude. Baina gaur, alde ezberdinetako biktimek hartuko dute hitza, beren hitzak merezi baitu entzuna izatea, denontzat baita onuragarri. Errespetua, egia, justizia eta erreparazioa zor diegu biktima horiei. Publikoaren aitzinean hitz egiteko ausardia behar dute, beren historiaren gainetik, Bestearengana hurbiltzeko, ezer ahantzi gabe aldi berean. Bide luzea izan da gureganaino ekarri dituena… Bide luzea da ere, duela gutxi, hego Euskal Herrian, familia edo biktima elkarte batak edo bes- teak, kontrako biktimei “eskua luzatzea”, enpatia eta gizatasuna lehenetsiz. Keinu azkarrak, aitzindariak.
Zortzi urte pasa dira…
ETAren behin betiko eta alde bakarreko su etena, oroit gaitezen, 2011ko urriaren 20an eman zen. Bere armagabetze osoa, segurtasunean eta egiaztatua, 2017ko apirilaren 8an, momentu hori gorestera etorri ziren 20 000 pertsona bildu zituen elkarretaratze duin baten aurrean. Armagabetzea ez zen festa bat izan, Bake Bideak eta Bakearen Artisauek, euskal gatazkaren ondorio zuzenei aurre eginez elikatu nahi duten dinamika baten berpiztea baizik : biktimak alde batetik, presoak bestetik.
ETAren desegitea 2018ko maiatzaren 3an jakinarazi zen Genevan (Genevako Henri Dunant fundaziotik), eta handizki egiaztatua biharamunean, maiatzaren 4ean, Kanboko Arnaga etxean, nazioarteko ordezkaritza baten presentziarekin. Ordez- karitza hark, bakoitzaren ardurari dei egin zion, biharko bakea eraikitzeko.
Atxik ditzagun egun hartan, Michel Camdessus baionarrak, FMI Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiak eta gaur berriz hemen denak, erran zituen hitz hauek: “Bakea ez da batuketa joko bat, hautsi- mautsi politiko bat baizik, zeinetan bi aldeak beren helburuak modu baketsuan eta bide politiko eta demokratikoetatik aitzina eramateko prest agertzen diren. Gaur egun ederra da euskal populuarentzat, Espainian, Frantzian eta Europa guztian. Denen indarrei esker, espero dugu konponbide orokor, justu eta iraunkor bat posible izanen dela ahal bezain azkar Euskal Herrian…”
Pausoz pauso
Ez gara oraindik gure indarren bukaerara iritsi. Frantses eta Espainiar estatuek hasieratik uko egin diote prozesuan sart- zeari, baina honek hala ere, Aieteko bide orrian markatuak ziren urrats bazterre- zinak gainditu ditu, atzera bueltarik ez duen bake justu bat nahi duen gizarte zibil anitzaren indarrari esker. Gizarteak
Bake Bidearen eta Bakearen Artisauen deialdiari erantzun du eta antolatu da, Brian Currin Hego Afrikako abokatuak zuzentzen zuen nazioarteko adituek osatzen zuten Kontaktu Taldearen sostengu teknikoari esker. Currinek, Hego Afrikan eta Irlandako bake prozesuetan parte hartze zuzena izan zuen ere. Beren ezberdintasunak alde batera uzteko prest izan diren hainbat euskal hautetsiri esker ere lortu da helburu horietara heltzea. Hala azpimarratu zuen gainera hautetsi talde batek, 2019ko maiatzaren 17an Emmanuel Macron Frantziako presidentea G7a- ren prestakuntzaren kari Biarritzera etorri zenean.
Giza kate sinboliko bat
Bihar, ekainaren 8a, giza kate bat luzatuko da itsas bazterrean, Hôtel du Palais-tik Birginaren Harriraino, arratsaldeko 4etan. Salbuespeneko neurrien menpe Frantzian eta Espainian kartzelatuak diren presoen egoera emanen du argitara. Eta biktima guztiak ere gogoan hartuko ditu, ezin baitira bake prozesu batean alde batera utzi. Ez genituzke bide bazterrean utziko ! Hau da, azken bi urteetako manifestazio handietan deklinatu dugun “orain presoak” kanpainaren zentzua. 2017ko abendua- ren 9an Parisen eta 2019ko urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon.
2019 urtea, urte erabakikorra ?
Urte bat baino pixka bat gehiago pasa da “konponbide iraunkor, justu eta oroko- rraren eta denen indarraren beharraren” deialdia luzatu zenetik, 2018ko maiatzaren 4an Kanbon. 2019 urtea, urte erabakikorra izanen ote da? Hori da behintzat, gaur hemen errezibitzen gaituen Michel Veunac, Miarritzeko auzapezaren nahia. Hori da ere Bakearen Artisauen nahia. Hunkiak diren estatuen aldetik, ekintza konkretuak espero dituzte.
Hitz hartzeak :
SAR HITZA
• Michel VEUNAC, Biarritzeko auzapez jauna
• Michel BERHOCOIRIGOIN Bakegilea
« ZERGATIK ELKARBIZITZA? »
Christiane TAUBIRA, Justizia Ministroa 2012ko maiatzetik 2016ko urtarrilera eta parlamentuko ohorezko kidea (hitzaldia bideoz).
MAHAI INGURUA « BIDE GURUTZATUAK EUSKAL HERRIKO BAKEAREN BIDEAN »
• Brandon HAMBER, Nazioarteko gatazkak eta justizia transizionalaren ikerketa zentroko zuzendaria (INCORE, International Con ict Research Institute).
• Inaki GARCIA ARRIZABALAGA, Komando Autonomoek hil zuten Juan Manuel Garcia Corderoren semea.
• Axun LASA, GALek bahitu, torturatu eta hil zuen Joxean Lasaren arreba.
“ELKARBIZITZA, GURE DESAFIOA”
Michel CAMDESSUS-en eskutik, Arnagako deklarazioaren izenpetzailea eta Nazioarteko Fondo Monetarioko lehendakar ohia (1987-2000).
Bukaerako hitza Anaiz FUNOSAS, Bake Bideako lehendakariaren eskutik.
Moderatzailea : Aizpea Leizaola