Aieteko nazioarteko konferentzia

 

2011 – Donostia

Ezkerretik eskuinera, 2011ko azaroaren 17an Donostiako Aiete jauregiko Francoren erresidentzia ohiaren mailaldian: Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Kofi Annan, Pierre Joxe eta Jonathan Powell.© PHOTO PHOTO « DIARIO VASCO”

2011ko urriaren 17an, Aieteko konferentziak ordezkari politiko eta eragile sozio-ekonomiko anitz elkartu zituen Donostiako Aiete Jauregian. Nazioarteko aditu batzuek, Euskal Herrian gatazka politikoa dagoela lehen aldiko onartu eta Frantzia, Espainiaren hein berean kokatuz, konponbidearen aktore gisa izendatu zuten.

Bide orria

Konferentziaren ondotik, nazioarteko 6 ordezkariak (ik. argazkia) gatazka konpondu eta gainditzeko 5 puntuko metodologia duen adierazpena irakurri zuten; puntu horien artean:

  • ETAri ekintza armatuak bertan behera utz zitzan eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketa irek zezan onartzeko publikoki eskatu zioten.
  • Gobernuei, ETAk lehen puntu hori betez gero, elkarrizketaren bidean engaia zitezen eskatu zien.
  • Berradiskidetzea, biktima guzien aitortza eta hauendako asistentzia ahalbidetuko duten neurriak plantan ezartzearen beharra azpimarratu zuten.

 

Gizarte zibila inplikatzeko gonbidapena

“… Aukera hau, gatazka elkarrizketaren eta demokraziaren bidetik eta neholako bortizkeriarik gabe konpontzeko herri honetako biztanleek eta hauen ordezkari politikoek duten xedeak sortu du…”

Geroztik, Euskal Herri osoan eta bereziki hemen, Ipar Euskal Herrian, hautetsiak eta elkarteetatik, sindikatuetatik eta alderdi politikoetatik datozen pertsona anitz Aieteko bide orriaz jabetzen dira egunez egun.

Aieteko konferentzia iragan eta hiru egun berantago, ETA erakundeak jarduera armatua

behin betiko uzten zuela iragarri eta bi gobernuekin mahain baten inguruan elkartzeko borondatea plazaratu zuen. Frantziako eta Espainiako gobernuek ez dute sekulan Euskal Herriko bake prozesu baten alde engaiatzeko asmorik agertu.