Lau urte dira euskal gatazkari aterabide demokratiko eta baketsua bideratzeko eta hunkituak diren alde guztiak kontuan hartzeko baldintza ezin hobeak daudela.

2011z geroztik, Nazioarteko komunitateak konponbiderako prozesu hau laguntzeko borondatea agertu du. Komunitate horrek aurkeztu zuen bide orriaren ondorioz, ETA erakunde armatuak jarduera armatua bukatutzat jotzen zuela eta frantziar eta espainiar Estatuekin elkarrizketan aritzeko borondatea zuela jakinarazi zuen.

Bi gertakari garrantzitsu horien ondotik prozesu horren aldeko sustengua sendotuz eta dibertsifikatuz joan da, bai nazioarteko komunitatearen eskutik bai eta euskal gizarte zibilaren eskutik ere.

Lokal mailan, klase politikoaren gehiengoa ados da gatazkak konponbide demokratikoa behar duela adierazteko eta zentzu horretan jarraitzen du lanean. Aieteko konferentzian parte hartu zutenek, bide beretik zihoan adierazpena plazaratu zuten 2014an.

ploter

Gizarte zibila gero eta sentsibilizatuagoa eta mobilizatuagoa da eta gure mugimendu zibilaren sortzeaz geroztik, bakearen aldeko forumetan, eztabaida publikoetan edo bilkuretan hainbat aldiz gatazkaren konponbidean aitzina pausuak emateko beharra aldarrikatzeko elkartu gara.

Aitzina pausu horien jakitun eta egiteko gelditzen zaigun bideaz jabeturik, Ipar Euskal Herriko eta Pariseko egitura guzientzat idekia izanen den Euskal Herriko bakearen aldeko Konferentzia humanitarioa Parisen antolatuz egoera honen berri eman nahi dugu.

Nazioarteko Kontaktu Taldeak, Conciliation Resoures-ek, Berghof Fundazioak, El foro para la paz-ek, Frantziako Giza Eskubideen Ligak eta et Bake Bideak antolatzen dute konferentzia et ondoko ekainaren 11an burutuko da, Victor Hugo gelan (101 rue de l’Université, 7ème arrondissement), 9etatik 13tara.

Konferentzia hori, prozesuaren azken lau urteetako egoera aurkezteko eta gatazkaren ondorioez aritzeko unea izanen da, zehazkiago biktimen eta presoen ingurukoa. Hartara, gatazken konponbidean adituak diren pertsonak bai eta gatazkek zuzenki hunkitzen duten jendea ere present izanen dira haien esperientzia ezagutzera emateko asmoz.