Euskal Herrirako bakearen aldeko konferentzia humanitarioa, Parise 2015/06/11

29/05/2015

Lehen aldikotz Parisen, datorren ekainaren 11an, Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa iraganen da, Ligue des Droits de l’Homme, Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Conciliation Resouces, Berghof Foundation, el Foro social por la paz eta Bake Bidea-Le chemin de la paix-k elgarrekin antolatzen dutelarik.

Konferentzia hori parlamentari, egitura politiko eta sindikakalei baita ere elkarteei zuzendua zaie. Behin betiko bake batetara heltzeko baldintzak sortu beahr direla sinesten duten Euskal Herritik nahiz frantses Estadotik etorri ordezkari politiko andana batek baita elkarte eta sindikatu batzuetako ordezkariek dute hortan parte hartuko.

Tokiko hautetsien lana, preso eta biktimen inguruko gaiak izanen dira aipagai, nazioarteko adituen eta gatazkak zuzenki hunkitu dituen pertsonen lekukotasunak entzuten ahalko dira.

Comments are closed.