(EHKZ) Isilpeko lana agerrarazi nahi du Jauzia proiektuak

06/03/2015

80eko hamarkadatik aitzina euskal gatazka armatuan laguntza eskaini duten frantziar estatuko pertsona ezberdinei elkarrizketak eginez dokumentala ekoitzi nahi dute. Diru biltze kanpaina abiatu dute.

Jauzia

Nola, zergatik eman zuten jauzia? Galdera hori hartu du abianpuntu gisa Ibai Agirrebarrena Bidaxundar gazteak. “80-90. hamarkadetan, Euskal Herrriko gatazkaren baitan, Frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuek, sinesgaitzak ziren eta diren gertakari batzuk protagonizatu zituzten . Nor ote dira pertsona horiek? Zer egin ote zuten? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori? Nolaz egin zuten jauzia?” dio ZuZeu agerkari digitalean egin duten proiektuaren aurkezpenean.

6 istorio, 6 ibilbide aurkeztu nahi dituzte, protagonista bakoitzaren lekukotasunak bilduz. “Batetik beraien ibilbide pertsonala, , bestetik buruturiko isilpeko lana eta azkenik, zergatik egin zuten aldaketa edo pausu hori, ‘Jauzia’. Aurrerapen gisa, hiru elkarrizketa zati aurkeztu dituzte jadanik: Philippe Lassalle eta Beñat Saint Sébastien, Dominika Mendiboure eta Erbina Zubillaga familiarena.

Proiektua osoki eraman ahal izateko diru biltze kanpaina bat abiatu dute. 4800€ bildu nahi dituzte, dokumentala bere osotasunean atera ahal izateko.

Dokumentalaren aurkezpen bideoa hemen ikusten ahal dezakezu.

Comments are closed.