(kazeta.info) Bakearen aldeko foroa, abenduan, Baionan

10/10/2012

Argitaratua: 2012-10-10 13:31:56

Gaizka IROZ argazkia.

Iazko urriaren 17an, gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Donostiako Bakearen Etxean, Donostian. Aieteko konferientziaren ostean, Nazioarteko laguntzaileek ETA erakundeari eta Estado frantsesa eta espainiolari gatazkaren konponbidearen prozesuan implikatzea eskatu zieten. Handik egun batzutara, urriaren 20an, erakundeak konferentzian egin zitzaion eskaerari baiezkoa erantzun dio borroka armatuaren bukaera definitiboa adieraziz. Urtemuga horren atarian, Bakea Bideak hauxe iragarri du: heldu de abenduaren 15ean foro bat iraganen da Baionan. Mugimendu berria eta Baionako Unibertsitatea izanen dira topaketa horren antolatzaileak, eta Lokarriren laguntza izanen dute.

Lokarri mugimenduaren laguntzaz, eta nazioarteko adituen presentzian, biltzar horretan gatazkaren irtenbidea izanen dute aipagai, Aieten zabaldu bideari segida emanez. Bakea ardatza harturik, geroari begira, unibertsitate iraunkorra sortzea litzateke asmoa.

Bake prozesuaren alde mugimendu zibila anitza eta azkarra animatzea xede duen Bakea Bidea ekimena aurkeztu dute gaur goizean Baionan.

Azken urteetan, batez ere 2010 geroztik, Ipar Euskal Herriko eragile desberdinek -politikoak, sindikalak edo/eta elkarte mundukoak- Euskal Herrian gatazkaren konponbide beharraren inguruko gogoeta esparruak sortzeko elkarlanean jardun dute.

2010ko ekainaren 18an, euroagindua -eta bereziki Aurore Martine Batasunako kidearen egoera- salatzeko mitin jendetsua antolatu zuten Miarritzeko Irati gelan. Bestalde, Aieteko Konferentziaren biharamunean, kolektiboak gatazkaren konponbide politiko, demokratiko eta integral baten aldeko manifestazio bat antolatu zuen. Ekimen horrek jendartearen eta alderdi politikoen esparru zabal baten sustengua jaso zuen. Horren lekuko, iazko 2011ko abenduaren 10ean Baionan izan zen mobilizazio jendetsua bezain zabala.

Ibilbide horretan sakontzeko eta “gatazkaren konponbidea jendarte zibil osoari dagokiola” komentzimenduaz, kolektiboa progresiboki zabaldu da. Gaur egun, Giza Eskubideen Liga, Cimade, Anai Artea, Giza Eskubideen aldeko Euskal Herriko komitea, Etxerat, CFDT-santésociaux, Solidaires, CGT eta LAB sindikatuetako kideak, Alderdi Komunista eta Berdeak alderdietako hautetisak, AB, NPA eta Batasunako ordezkariak biltzen ditu bere baitan. Horrez gain, hautetsi andana bat mugimenduarekin estuki lan egitearen aldekoak agertu dira.

Aniztasun hori irudikatzeko, eta Euskal Herriko bake prozesuaren baitan bere burua kokatzeko

helburuarekin, kolektiboak ber antolatu da eta izena berria hartu du: Bake Bidea.

“Mugimenduak, Aieteko bide orria oinarritzat hartuz, jendartean eztabaida bultzatzea eta prozesuari

buruzko gogoeta errextea nahi du”, azaldu dute eragile anitzen presentzian gaur goizean Baionako hotel batean eginiko prentsaitzinean.

Borondate hau forum baten antolaketan irudikatuko da lehen denbora batez. Urrats horren ondotik, guztiei irekia izanen den “eztabaida ziklo bat iraunkorra” bultzatzea aurreikusia du kolektiboak. “Prozesuaren arrakasta herritar guztien ekarpenaren arabera izanen dela”, azpimarratu du Bake Bideak.

Lehen foruma, abenduaren 15an izanen da Baionan. Aieteko Konferentzian parte hartu zuten Nazioarteko

pertsonalitateen presentziarekin, gatazkaren konponbide izanen da Baionako Unibertsitateak eta Bake Bideak antolaturiko nazioarteko topaketa horren ardatza.

Comments are closed.