Lokarriren adierazpenari loturiko Bake Bidearen agiria
Bake Bidea mugimendu zibilak Lokarrik Euskal Herrian berraskidetzea eta eztabaidaren alde eginiko ekintza eta engaiamenduak agurtu nahi ditu.
Urtez urte, testuinguru batetik bestera, Elkarri-k abiatu eta Lokarrik segitu duen, eztabaidaren aldeko dinamika bat garatu eta zabaldu da, Euskal Herrian berradiskidetzea eta etorkizun baketsu baten eraikuntzaren helburuarekin. Pausoz pauso, dinamika honek eztabaida sustatu du eta euskal gatazkan aitzinamenduak bultzatu ditu, gizarte zibilaren baitan bai eta instituzioetan, komunitate internazionalaren sustegua lortuz. Honela Euskal Herriko testuinguru berria lagundu du.
Bake Bidea-ri dagokigunean herritar sarearekin dugun lankidetza segituko dugu 2015-ko martxoa arte. Partekatzen ditugun mobilizazioen helburuak eztabaidatu eta adosteko eta bake prozesua gizarte zibilean bultzatzeko. Borondate komun batek hurbiltzen gaitu eta geroz eta jende gehiago mobilizatzen ditu Pirinioetako bi aldeetan, hots Euskal Herriko gatazkaren konponbidea.