(Kazeta.info) Milaka pertsona bildu dira Baionan presoen eta bake prozesuaren alde

16/06/2014

 

kazeta manif ek 14Baionako karriketan Euskal Herri osotik heldutako pertsonak hurbildu dira bake prozesuari eta euskal presoei haien atxikimendua eta sostengua erakustera. 8.000 pertsona antoltzaileen arabera eta 4.800 poliziaren arabera izan dira manifestazioan. Presoen senideek eman diote hasiera “Ni ere banoa” bezala ezaguna egin den manifestazioari. “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” pankartaren gibelean Ipar Euskal Herriko hautetsiak izan dira. Milaka biztanlez inguratuta besteren artean izan dira: Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapeza, Sylviane Alaux, Colette Capdevielle eta Frederique Espagnac parlamentari sozialistak, Bruno Carrere Uztaritzeko auzapeza, Sortuko Xabi Larralde, EHBaiko Peio Etxeberri-Aitziart, Marie Christine Aragon kontseilari sozialista, Mixel Etchebest Mauleko auzapeza, EAJ/PNBko Dani Camblong, Martine Bisauta Baionako axuanta eta Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza. Hego Euskal Herritik Udalbiltzako Mertxe Aizpurua, ELA sindikatuko Txiki Muñoz, Aralarreko Patxi Zabaleta, Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa eta Sortuko Amaia Izko besteak beste. Bukaeran Ortzi Idoateren bertsoen ondotik hitza hartu dute Peio Ospital eta Isabelle Pargadek antolatzaileen izenean, irakurri hemen testua. Ikusi argazki galeria eta euskal hedabideek elkarrekin egin genuen manifestazioaren zuzeneko saioaren laburpen bideoa.
Gorka ALBISTUR/Idoia ERASO
Azken asteetan atxikimendu anitz bildu ditu manifestazioak eta gaurko parte hartzaileek ohore egin diote ugaritasun horri, izan ere aniztasuna izan da ezaugarri nagusietako bat. Manifestazioa hain izan da jendetsua oren erdiko tartea izan dela hastapeneko eta bukaeraren artean

Euskal presoak etxera oihuen artean iragan da manifestazioa, presoak kalera amnistia osoa oihuak ere izan dira. Aldarrikapen nagusietako bat eri diren presoak askatzea da, horren galdetzeko eta bereziki Ibon Fernandez Iradi presondegitik ateratzea galdetuz pankarta bat izan da manifestazioan.

Estatu espainiarrari, baina bereziki Estatu frantziarrari konponbiderako prozesuan engaiatzeko galdea ugaria eta anitza da Ipar Euskal Herrian, ikusi da manifestazioa. 60 bat auzapez izan dira Arno Gaztanbide Aiherrako auzapeza, Michel Veunac Biarritzeko auzapez zentrista, Hendaiako auzapez sozialista den Kotte Ecenarro. Herriko etxeetako hautetsiak ere izan dira esaterako Baionako Christian Millet Barbé UMPko hautetsia eta Martine Bisauta axuanta eta Donibane Lohizunetik Yvette Debarbieux eta Peio Etxeberri-Aintziart.

Ezker abertzaleko pertsona ezberdinak hurbildu dira manifestaziora Xabi Larralde, Amaia Izkorekin batera Maite Ubiria, Jean-François Lefort eta Tasio Erkizia ere izan dira besteren artean. Abertzalen Batasuneko Peio Etxeberri-Aitziart, Jakes Abeberri, Filipe Bidart eta Menane Oxandabaratz.

Korsikarrak ere izan dira Baionan konponbidearen alde.

Bukaera
Manifestazioa Xaho kaian bukatuko da Ortzi Idoateren bertsoen ondotik Peio Ospital eta Isabelle Pargadek testu bat ierakurri dute antolatzaileen izenean, ekimenaren arrakasta nabarmenduz. Ondoren festa giroa izan da nagusi. Hastapenean txarangek alaitu dute Baionako larrea eta ondoren Zebda taldea okzitaniara eta DJ Elepunto ondarroarra izan dira.

Comments are closed.