Hautetsiek ekainaren 14eko manifestaldirako deia luzatzen dute
PAUSU BERRI BAT BAKEAREN BIDEAN
2011ko urriaren 17an, Aieteko konferentzia iragan zen Donostiako Bakearen etxean nazioarteko aditu talde baten eskutik, horietan Kofi Annan Nazio Batuen idazkari ohia, Euskal Herriko gatazkari konponbide bat atxemaitearen alde.
Eztabaiden ondotik, nazioarteko adituek, Euskal Herrian bake prozesu bat martxan ezartzeko 5 punduko bide orri bat plazaratu zuten.
Bide orri hortako lehen punduari jarraikiz, Aieteko konferentziatik hiru egunera, ETAk ekintza armatu guziak bertan behera uzten zituela iragarri zuen.
Kontestu horren biharamunean gizarte zibilak Bake prozesuari adierazi dion atxikimendua ikusiz eta nazioarteko adituek bigarren punduan iragartzen zutena kondutan izanik, ezinbestekoa da bake prozesuaren aldeko bigarren urrats bat markatzea. Horrek mobilizatzen gaitu gaur, eta ondokoa aldarrikatzen dugu :
• KOUCHNER legea errespetatuz, larriki eri diren presoak, horietan bereziki Ibon Fernandez Iradi, askatzea.
• Presoen hurbilketa eta bateratzea eta sakabanaketaren bukaera.
• Baldintzapeko askatasunean libratuak izan daitezken presoen libratzea.
• Iheslarien kontrako euroaginduekin bukatzea.
• 80garren hamarkadan beste lurralde batzutara espultsatuak izan ziren iheslarien itzulera.
Euskal Herriko 24 eragile sozial, sindikal eta politikoek antolatzen manifestaldiarekin bat egiteko deia luzatzen dugu:
2014ko ekainaren 14ean, 16:00, Lauga gelan BAIONAN
Dei horren lehen izenpetzaileak dira:
Sylviane ALAUX, departamenduko diputatu sozialista ;
Colette CAPDEVIELLE, departamenduko diputatu sozialista ;
Jean LASSALLE, departamenduko MODEMeko diputatua ;
Frédérique ESPAGNAC, departamenduko senatari sozialista ;
Jean Jacques LASSERRE, departamenduko MODEMeko senataria ;
Jean René ETCHEGARAY, Baionako UDIko auzapeza ; Euskal Kosta-Aturriko Hiri Elkargoko lehendakaria
Claude OLIVE, Angeluko UMPko auzapeza ;
Michel VEUNAC, Biarritzeko MODEMeko auzapeza ;
Peyuco DUHART, D. Lohitzuneko UMPko auzapeza, Hego Lapurdiko hiriguneko lehendakaria
Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapez sozialista, kontseilu nagusiko presidente ordea ;
Max BRISSON, UMPko kontseilari nagusia ;
Alain IRIART, Hiriburuko EH Baiko auzapeza, kontseilari nagusia ;
Alice LEICIAGUECAHAR, EELVeko eskualde kontseilaria ;
Bruno CARRERE, Uztaritzeko auzapeza ;
Beñat ARRABIT, Arrosako EAJ-PNB auzapeza, Garazi Baigorri herri elkargoko presidentea ;
Michel ETCHEBEST, Mauleko auzapeza
Jean-Michel COSCARAT, Baigorriko auzapeza ;
Daniel OLCOMENDY, Izurako EH Baiko auzapeza ;
Leonie AGUERGARAY, Muskildiko auzapeza:
Ruben GOMEZ, Liginagako auzapeza
Elgarrekin, bakea eraik dezagun, Giza Eskubideen alde kopuru haundian mobiliza gaitezen !