Ni ere banoa- J’y vais! :Ibon Fernandez Iradiri sustenguz Herrirak antolatuko duen giza kateari lotutako agiria
Egun on,
Frantzian espetxeratua den Ibon Fernandez Iradi preso politkoak Esklerosis ainizkoitza larria izanki, bere zigorra suspenditzea galdegin zuen. Bere eskaerari Zigorren aplikazioen Auzitegiak bere erantzuna emango luke maiatzaren 12an.
Preso eta iheslari politkoen bide orrien inguruan elkartzen eta lan egiten dugun 24 eragile politiko zein sozialok, gure manifestu amankomunean agertzen den bezala eta Kouchnner legeak bermatzen duen ber heinean, eri diren presoen askatzea galdegiten dugu eta batez ere Ibon Fernandez Iradi orain berean askatzea galdegiten dugu.
Hala nola, herritar orok deitzen ditugu Herrira mugimendu zibilak Ibon Fernandez Iradiri sustenguz antolatzen duen giza katean parte hartzera, maiatzaren 10 ean, goizeko 11etan Baionako herriko etxe aintzinean.
– See more at: http://nierebanoa.org/2014/05/05/ibon-fernandez-ir/?lang=eu#sthash.NtXuL4H8.dpuf