(Berria) Armategiak indargabetzeari ekin dio ETAk

21/02/2014

Civ eta 2014Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, erakunde armatuak arma eta lehergaien “kopuru jakin bat” zigilatu du, eta hori “behin betiko desarmatzearen aurretiko pauso garrantzitsutzat” eman du batzordeak. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa

Berria.info 2014-02-21

Ikusmin izugarria sortu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Carlton hotelean eginiko adierazpenak. Ram Manikkalingam Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendariak hitz egin du batzordearen izenean —edateko ura eskatu du hasi aurretik—, eta ingelesez eta gaztelaniaz eman ditu batzordearen egiaztatzearen xehetasunak. Manikkalingamen arabera, ETAk 2013ko apirilean eskatu zion batzordeari baiezta zezala armagabetzea, eta, egiaztatzaileen lekukotzaren pean, 2014eko urtarrilean hainbat armategi zigilatu zituzten. Egiaztatzaileek esan dute urrats “sinesgarria eta esanguratsua” dela eta behin betiko “desarmatzearen aurretikoa” dela.

Armak eta lehergaiak zerrendatu ditu ETAk, eta “kopuru jakin bat” indargabetu ditu. Manikkalingamek esan duenez, “beste prozesu batzuetan izandako esperientzietatik abiatu” dira hemengoan ere, eta azaldu dute pauso horiek eman dituztela beste prozesuetan ere.

Agerraldiaren inguruko solasaldiak

 

Atzo eguerdian iritsi zen Euskal Herrira ETAren su-etena egiaztatzeko sortutako Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea. Carltoneko agerraldia egin aurretik, Iñigo Urkullurekin egin du bilera Egiaztatze Batzordeak, hain justu, egiaztatzaileek esango dutena lehen eskutik ezagutzeko.

Agerraldiaren ondoren beste eragile politiko eta sozial batzuekin bilduko da Egiaztatzaileen Batzordea: EAJ, EH Bildu eta PSE-EErekin, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuekin, Confebask EAEko enpresarien elkartearekin eta Elizako ordezkariekin.

Ram Manikkalingam (Sri Lanka) buru dela, Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santanak (Ekuador) osatzen dute taldea.

 

 

 

Comments are closed.