Historia errepika ez dadin : Orain presoak!

Manifestaldia 2020ko urtarrilaren 11a Baiona

Bakegileekin antolatua


Ikus bideoa

80 000 pertsona bildu dira Baionan eta Bilbon, « historia errepika ez dadin, orain presoak » lemapean, Emmanuel Macron eta Pedro Sanchez-i deia luzatzeko Euskal Herriko bakearen alde

10 000 pertsona bildu dira Baionan, Bakearen Artisauek eta Bake Bideak deiturik, Euskal Herriko delega- zioaren eta gobernuaren artean ireki den eztabaida gunearen baitan, bakearen alde egin dezan eskatzeko Frantziako gobernuari.
Duela urte bateko mobilizazio azkarrari esker, eztabaida berrabiatzea lortu zen eta urrats garrantzitsuak eman dira 2019ko urtean zehar. Presoen hurbilketari esker eta Bereziki Zainduriko Presoen estatutua kentzea lorturik ere, lehen fasearen bukaerara, hots, salbuespeneko neurrien bukaerara iristen ari gira.

Gaur egun 242 preso dira orotara, horietan 34 emazte. 206 Espainian kartzelatuak dira, horietan 5 hego Euskal Herrian, eta 36 Frantzian. 39 preso 60 urtetik gorakoak dira. Lauk, 30 urtetik gora daramatzate preso.

Etapa berri bat ireki behar da, ez da bake prozesu iraunkorrik presoek kartzelan dirauteno. Munduan zehar ezagutu diren bake prozesu guztietan, presoak kalera ateratzea lortu da prozedura berriztatzaileei esker. Zentzu horretan, justizia trantsizional gisako bat ezarri behar litzateke plantan Euskal Herriarentzat ere, biktima guztiek justizia, egia eta erreparaziorako duten eskubidea bermatua izan dadin, historia errepika ez dadin.

Ezinbestekoa da beraz bigarren etapa hori irekitzea.
Hain zuzen, ministerio publikoaren jarrera, lurralde oso batek bakerako duen gogoaren kontrakoa da. Ira- gana errepikatuko ez dela bermatuko duen egoera politiko berria ukatzea da. Onartezina da, Euskal Herriko testuinguru politiko berria kontutan hartzen hasi diren epaile batzuen erabakiak ministerio publikoak ko- lokan ezartzea. 4 presok 30garren urtea beteko dute kartzelan heldu den apirilean. Unai Parot Espainian, eta Jon Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haranburu. Badira 10 urte azken hiru hauek bete beharreko segurtasun epea betea dutela eta ministerio publikoak gaur egun oraindik sistematikoki ukatzen die baldintzapeko askatasuna.

Manifestaldi hontan parte hartzen duen gehiengoak bat egiten du etapa berri bat irekitzearen aldarriarekin, kartzelari alternatiba berri gisa.

Mobilizazio haundi honek Euskal Elkargoaren erabateko sustengua jaso du (158 herri biltzen dituena), bai eta Euskal Herriko merkatal eta industria ganberarena eta André Garreta presidentearena, eta hamarnaka alderdi politiko eta elkarterena.
Manifestaldia arratsaldeko 3etan abiatu da, manifestazio buru zirelarik : 18 joaldun eta 15 traktore.

Lehen oihal bat eraman dute euskal preso politikoen familiek « maintenant les prisonnier.e.s !, Orain Pre- soak !» lemarekin.

Bigarren banderola gazteek eraman dute, « Ez dezagun historia errepika » lemapean (2019/05/17an Em- manuel Macron Frantziako presidenteak Biarritzen egin adierazpenak). Gazteak Euskal Herriko belaunaldi berrien ordezkari dira, Historia errepikatzea nahi ez duten gazteak. Etorkizun hurbila eraikiko duten gazteak dira eta bake justu eta iraunkor bat nahi dute, jendarte sosegatu batekin.

Gibeletik joan dira euskal jendarteko ordezkariak, makila eskuan :
• Pariseko ordezkaritzarekin hitz egiten duen Euskal Herriko ordezkaritza : Anaiz Funosas, Bake

Bideako presidentea ; Jean René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Elkargoko presidentea ; Vincent Bru, LREM diputatua ; Mixel Berhocoirigoin, bakearen artisaua).

• Parlamentariak : Max Brisson, LR senataria ; Frédérique Espagnac, PS senataria ;

• Euskal Elkargoko exekutiboko kideak.

Euskal Herriko 300 bat hautetsi eta jendarte zibileko ordezkari ziren bertan, horietan auzapez eta ardu- radunak baina ere, apez, sindikalista, eta Modem, UDI, Europe Écologies les Verts, Alderdi Sozialista, EAJ, EHBAI, EH BILDU, zein Générations-eko ordezkari politikoak.

Azkenik, Jende uholdea, Euskal Herriko milaka herritarrek osatua Baionako karrikak zeharkatu dituena San- ta Izpiritu zubiruntz ; hain zen handia uholdea, manifestaldiaren hasiera Errepublika plazara iritsi denean azkenak oraindik herriko etxean zirela.

Bukaerako ekimena bi hitz hartzeren inguruan egin da.

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapeza eta Euskal Elkargoko presidente ordea eta Maider Behoteguy, Euskal Elkargoko presidente ordea izan dira adierazpenak egiten lehenak Euskal Elkargoko kide gisa :

Maider Behoteguy-k ondokoa adierazi du : « Baionan gira gaur, ministerio publikoaren jarrerari gure haser- rea adierazteko eta gobernuaren aldetik jarrera aldaketa eskatzeko. Lurralde baten bakerako borondateak gaina hartu behar dio, mendeku eta iraganean egoteko tentazioari!»
Kotte Ecenarro-k segitu du « Gaur Baionan, hau adierazten diogu Macron Presidenteari : «hitza hitz ! Ez dezagun historia errepika ! ». Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da.

Gaur hemen, Baionan, Bilbon bezala, haserre bera adierazten dugu, deliberamendu eta anbizio berarekin. Gure herriak gehiegi sufritu du gatazkaren ondorioengatik. Urrats berak eman nahi ditugu bake prozesu berarentzat. Frantzian, gure mezua Emmanuel Macroni zuzendua zaio. EZ DEZAGUN HISTORIA ERREPIKA, ORAIN PRESOAK ! »

Anaiz Funosas, Bake Bideako presidenteak eta Michel Berhocoirigoin, bakearen artisauak, manifestal- dian parte hartu duen jendearen eta Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialaren eskariak mahai gaine- ratu dituzte :
Anaiz Funosas-ek ondokoa azpimarratu du : «Unai Parot Espainian eta Jon Parot, Jakes Esnal eta Xistor Ha- ranburu. Azken hiruek duela 10 urte bete zuten bete beharreko segurtasuneko zigorra. Kartzelan atxikitzea zentzugabeko mehatxua da, engaiamendu ezberdineko jendearen artean sortzen ari den orekarentzat. Pertsona hauek kartzelan atxikitzea heriotz zigorrera kondenatzea litzateke. Eta hala adierazten ez bada ere, errealitatea izan daiteke. Etxean eta bizirik nahi ditugu ! Eta horretarako borrokatuko gira !».

Michel Berhocoirigoin-ek segitu du :
« Bukatzeko gure engaiamenduaren oinarria berretsi nahi dugu : bake prozesua elikatzea eta konponbide integral eta orokor bat atxematea presoen gaiari, ez da biktimei kalte egitea. Ez da posible iraganeko sufri- mendua bakearen bidearentzat oztopo izatea. Biktimak errespetatzeko modu hoberena, historia errepika ez dadin gaur egun egin daiteken guztia egitea da ».

Bukatzeko, antolatzaileek parte hartzaile guztiak eskertu dituzte, mugimenduaren indarraren adierazle den aniztasuna azpimarratuz : « denen artean, prozesuaren motorra osatzen dugu ! ».

Bukaeran irrintzia bota da eta jende uholdeak makila altxa du, lurraldearen deliberamenduaren seinale. Irrintzia berriz hartua izan da une berean Bilbon ere, hango manifestaldiari hasiera emanez. Manifestaldia, gatazkaren bi biktimen hitzartzearekin bururatu da, ETAren biktima batekin eta GALen biktima batekin : Rosa Rodero, Joseba Goikoetxea senarra, Ertzainburua ETAk erail zuena eta eta Asun Lasa, anaia GALeko komando batek erail zuena. Biek hurbilekoren bat galdu eta sufritu dute baina konbentzituak dira « gor- rotoa eta mendeku gogoa ez datozela bat elkar bizitzarekin ». « Ahanzten ez duen eta gorrotorik gabe » aitzinatu nahi duen jendarte baten eraikuntzan parte hartu nahi dute. Beren izenean hitza hartu dutela adierazten dute, alderdikerietatik at. « Giza eskubideen errespetua » aldarrikatzen dute euskal gatazkaren biktima eta preso guztientzat.

Hitz azkarrak izan dira beren engaiamenduaren seinale :
« Horregatik eskatzen dugu espetxeetako onuren kudeaketan diskriminaziorik ez izateko, presoak Euskal Herrira hurbiltzeko, gaixotasun larriak dituzten presoak eta adineko presoak askatzeko, graduz aldatzeko aukera izatea, kondena bideak berrikusteko… »

« Azkenik, gogoratu nahi dugu gaur Bilboko kaleetan elkartu diren milaka eta milaka euskal herritarrek babestu dutena euskal erakundeetan ere babestu dela : Gasteizko eta Iruneako parlamentuetan, batzar nagusietan eta udal askotan. Babes zabal horretan oinarrituta, irmo esan dezakegu Estatuak ez daukala arazo bat jada deseginda dagoen erakunde batekin. Estatuak arazoa eskubideak urratzearen kontra dagoen gizartearen gehiengoarekin du ».