ARMAGABETZEAETA URTE BAT GEROAGO

Bilana, erronkak eta perspektibak

Baiona / Biarritz, 2018ko Apirilak 6, 7 & 8

Bakegileekin antolatua


Foroaren aurkezpena :

2017ko apirilaren 8ak ezin baztertuzko etapa bat markatu du Euskal Herriko bake prozesuan. Gatazken konponbideen histo-rian lehen aldiz, jendarte zibilari esker gau-zatu da ETA erakunde armatuaren armaga-betzea, Bakearen Artisauen laguntzaz.2011ko Aieteko adierazpenetik ematen ari den aitzinamendu historiko hau, erakunde desberdinen, ipar Euskal Herriko hautetsien eta jendarte zibilaren artean handituz joan den dinamikaren fruitua da.Elkarrekin burutu esperientzia kolektibo honek, aitzina egiteko beharra erakutsi du eta jendartea konbentzitu du gatazkaren ondorioei aurre egiteko.Horregatik, biktimen ezagutzaren, errepara-zioaren eta egiaren gaia ezinbestekoak iru-ditu zaizkigu, euskal presoentzat konpon-bide bat atxematearen beharrarekin batera. 2017ko abenduaren 9an, Bakearen Arti-sauek, Parisen, euskal gaiari buruz, inoiz egin den manifestazio handienera dei-tu zuten. Manifestazioa Euskal Herriko bakearen alde eta euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien kontrakoa zen.Euskal Elkargoak sustengatu zuen eta ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek dei egin zuten bertara, frantziako ehun bat pertso-nalitaterekin batera. 11.000 pertsona bildu ziren Parisen. ETA erakunde armatuaren armagabetzea gauzatu zenetik urte batera, garrantzitsua iruditzen zaigu urte honen bilana egitea, momentuko erronkak eta perspektibak go-goetatzea, eta batez ere, bake prozesuaren motore izan den jendarte zibilaren perspek-tibetaz gogoetatzea. Presoen egoerari konponbide bat atxe-maiteko azken hilabete hauetan lan esparru bat sortu da frantses justizia ministeritza eta delegaritza baten artean. Azken hau gizarte zibiliko pertsonaz eta Euskal Herriko hautet-siz osatua da. Bake foroa azken hilabeteetan eman diren elkarrizketen bilan bat egiteko aukera izanen da, aztertu eman diren ai-tzinapenak, oztopoak eta hurrengo etapak mahaingainetuko dira. Urtearen bilanaz gain, forum hau erronka eta perspektiberi begira gogoeta eta truka-keta gune baten izaitea xedea du. Gure ira-ganari kolektiboki konfrontatuz, gure geroa eraikitzeko.

 

Hitz hartzeak :

2018ko apirilak 6, ostirala -Baionako CCI

Ikus bideoa

Biktimak, sufrikarioak: iraganari aurre egin etorkizuna eraikitzeko

HARRERA

• Pantxoa Bimboire, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarako Presidentearen Aholkularia

SAR HITZA

• Michel Berhocoirigoin, Bakegilea

MAHAIN INGURUA

• Jean Pierre Massias, Paue eta Aturri herrietako unibertsitateko erakaslea eta Varenne Istitutuko presidentea

• Julen Mendoza, Oreratako auzapeza

• Karmen Galdeano, GAL-ek erahildako Xabier Galdeanoren alaba.

• Jexux-Mari Mujika, ETA-k erahildako Joxe-Mari Korta-ren laguna.

ONDORIOAK

• Serge Portelli, Versailles-ko Dei Gortean epaile eta Presidentea

 

2018ko apirilak 7 larunbata- Biarritzeko Bellevue

Euskal presoak: Egingarritik beharrezkora

SAR HITZA

• Michel Veunac, Biarritzeko auzapeza

LEHEN MAHAIN INGURUA« Presoen gaia irlandes bake prozesuan »

• Harold Good, Ostiral Sainduko akor-dioeen 1998) ezartze lanetan parte hartu duen irlandes apaiza

Ikus bideoa

BIGARREN MAHAIN INGURUA « Euskal presoak : salbuespenezko neurriak eta zigor antolaketak »

• Xantiana Cachenaut, Baionako Kolegioko kidea eta euskal presoen aholkularia

• Phillippe Texier, Ohorezko Magistratua, eta NBEko aditua

Ikus bideoa

HIRUGARREN MAHAIN INGURUA« Euskal Herriko delegazioa eta JustiziaMinisteritzaren arteko lan esparrua :lehen bilan bat eta perspektibak »

• Anaiz Funosas, Bake Bideamugimenduko Lehendakaria

• Jean René Etchegaray, Baionakoauzapeza eta Euskal Herriko HiriElkarguneko Lehendakaria

• Jean Noël Etcheverry « Txetx », Bakegilea

Ikus bideoa

ONDORIOAK• Michel Tubiana, Frantziako GizaEskubideen Ligako Ohorezko Lehendakaria