AURKEZPENA

2016ko abenduaren 16ak eta 2017ko apirilaren 8ak ezin baztertuzko etapak markatu dituzte Euskal Herriko bake prozesuan. Gatazken konponbideen historian lehen aldiz, jendarte zibilari esker gauzatu da ETA erakunde armatuaren armagabetzea, Bakearen Artisauen laguntzaz. 2011ko Aieteko adierazpenetik ematen ari den aitzinamendu historiko hau, erakunde desberdinen, ipar Euskal Herriko hautetsien eta jendarte zibilaren artean handituz joan den dinamikaren fruitua da. Elkarrekin burutu esperientzia kolektibo honek, aitzina egiteko beharra erakutsi du eta jendartea konbentzitu du gatazkaren ondorioei aurre egiteko. Horregatik, biktimen ezagutzaren, erreparazioaren eta egiaren gaia ezinbestekoak iruditu zaizkigu, euskal presoentzat konponbide bat atxematearen beharrarekin batera. 2017ko abenduaren 9an, Bakearen Artisauek, Parisen inoiz egin den manifestazio handienera deitu zuten. Manifestazioa Euskal Herriko bakearen alde eta euskal preso politikoei aplikatzen zaizkien salbuespen neurrien kontrakoa zen. Euskal Elkargoak sustengatu zuen eta ipar Euskal Herriko hautetsi gehienek dei egin zuten bertara, hexagonoko ehun bat pertsonalitaterekin batera. 11.000 pertsona bildu ziren Parisen. ETA erakunde armatuaren armagabetzea gauzatu zenetik urte batera, garrantzitsua iruditzen zaigu urte honen bilana egitea, momentuko erronka eta perspektibak gogoetatzea, eta batez ere, bake prozesuaren motore izan den jendarte zibilaren perspektibetaz gogoetatzea. 2017ko urriaren 19an jendarte zibileko ordezkarien eta Justizia Ministerioaren artean, presoen gaiari aterabide bat atxemateko abiatu zen eztabaida irekiaren ondotik, hobeki ulertu behar dugu nun kokatzen diren gainditu ez ditugun blokeoak. Gainditzear diren etapak ere gogoan izan behar ditugu, gure iraganari aurre egin eta etorkizuna eraiki dezagun.

EGITARAUA

 

2018ko apirilaren 6an, ostiralez 19 :30tatik 22 :00tara Baionako Merkataritza eta Industria Ganbaran

Biktimak, sufrikarioa: Iraganari aurre egin etorkizuna eraikitzeko

Bertan gurekin izanen zirela konfirmatu duten hizlariak: • Michel Berhocoirigoin, Bakegilea • Jean Pierre Massias : Justizia Trantsizionaleko Elkarte Frankofonoaren lehendakaria • Julen Mendoza, Orereta/Errenteriako auzapeza • Serge Portelli, Versailles-ko Dei Gortean epailea

2018ko apirilaren 7an, larunbatez 9 :00tatik 13 :30tara Biarritzeko Bellevue Auditoriumean

Euskal presoak: Egingarritik beharrezkora

Bertan gurekin izanen zirela konfirmatu duten hizlariak: • Xantiana Cachenaut, Euskal Presoen Kolektiboaren abokatua • Anaiz Funosas, Bake Bidea mugimenduko lehendakaria • Jean René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Herriko Hiri Elkarguneko lehendakaria • Jean Noel Etcheverry “Txetx”, Bakegilea • Michel Tubiana, Frantziako Giza Eskubideen Ligako Ohorezko Lehendakaria

 

ZURE IZENA EMAN EMAN