Pariseko abenduaren 9ko manifestaldiaren aldeko hautetsien sustengua

 

Duela urte bat, Luhusoko atxiloketen biharamunean, 650 hautetsik bakegileen askatzeko eta bake prozesuan engaiatzeko eskatu zioten frantses gobernuari.

Gaur, apirilaren 8an jendarte zibilak ETA erakundea armagabetu duenetik 8 hilabete pasa eta, 1007 hautetsik abenduaren 9an Bakegileek antolatutako manifestaldia sustengatzen dute, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko araudiarekin etetzea eskatzeko.

Hona beherean izenpetzaileen zerrendaren laburpena eta gero iznpetzaileen zerrenda osoa :

Parlamentariak :

Ipar Euskal Herriko 3 diputatuak, eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko 3 senatariak.

 

Eskualdeko kontseilariak :

Akitaniako Berriko departamendu guzietako 55 eskuladeko kontseilari izenpetzaileak dira, horien artean, 54 gehiengokoak, eta 1 oposiziokoa (Marc Oxibar – LR).

Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko gehiengoko kontseilari guziek izenpetu dute.

Frédérique Espagnac (senataria) eta Michel Veunac (Miarritzeko auzapeza) ez dira konduan hartuak.

 

Departamenduko kontseilariak :

Jean-Jacques Lasserre (Pirinio Atlantikoetako departamenduko Lehendakaria), eta Claude Olive (lehen Lehendakari ordea) izenpetzaileak dira.

Sentsibilitate ezberdinetako 19 kontseilarik izenpetu dute. Gehientsuenak Ipar Euskal Herrikoak dira ; 2 Biarnokoak (ezkerreko taldekoak) : Marie-Pierre Cabanne (Ousse et  Lagoin ibarrekoa) eta Marie-Lyse Gaston (Oloroekoa).

 

Auzapezak eta herriko kontseilariak :

Ipar Euskal Herriko 158 auzapezen artean 98 izenpetzaileak dira.

Aldudeko eta Bildozeko auzapezak berriki zendu direla oroitarazi behar dugu.

Hemen sustengu guzien zerrenda.