Foro sozial iraunkorraren aurkezpena

 

2016ko urrairen 22an, Aieteko Palazioan (Donostia)

 

 

2016-10-22, Donostia. Foro sozial iraunkorraren aurkezpena, eragileekin ateratako ondorioak aurkeztu. 22-10-2016, San Sebastián. Presentación de la permanente del Foro social, presentación conclusiones después de las reuniones con los agentes

 

Aitzpea Leizaola, Foro sozialaeko kidea

Joan den urtarrilaren 30ean Armagabatzea eta armen desegitea diseinatu, garatu eta gauzatzea ardatz zuen III Foro Soziala ospatu genuen Gernikan.

 

2016ko Otsailaren 28, Donostian, Foroan bildutako ondorioak aurkeztu genituen eta bilera erronda bat egiteko asmoaren berri eman genuen, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Foru gobernuarekin, partidu politiko bai eta gizarte zibileko hainbat eragilerekin -azken horien artean, azpimarratzekoa da gaur hemen diren sindikatuetako ordezkaritza, bertaratutako idazkari nagusien bidez.

 

Foro Sozial Iraunkorrak Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera oztopatzaileen aurrean harridura adierazi nahi du. Antzeko kasuetan erabili diren nazioarte mailako estandar guztiak hautsi dituzte bi gobernuek. Armagabatze ordenatu bat egikaritzeko asmorik ez dutela baiezta dezakegu.

 

Foro Sozial Iraunkorrak Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak baldintza ikaragarri zailetan egindako lana azpimarratu eta eskertu nahi.

 

Azkenik, blokeo askotarikoak deitu ditugunen artean, aipatzekoa da adostasuna lortu arte mahaian esertzeko partidu politikoen gaitasun falta. Honen aurrean, Iparraldean, 2014ko “Baionako Akordiak” erakusten duen moduan, desberdinen artean elkarrizketarako gaitasun handiagoa egon dela frogatu ahal izan dugu.

 

Askotariko blokeo hauen aurrean, Foro Sozial Iraunkorraren iritziz azken faseari ekiteko garaia da, lehen bai lehen erabateko armagabetze egoera batera igaro ahal izateko armategien suntsiketa bidez.

 

ETAk jarduera armatua utziz geroztik bost urte igaro diren honetan, ETAk euskal gizartearekiko, eragile instituzional, politiko, sindikal eta sozialekiko armagabetze prozesu bat abiatu behar duela deritzogu, helburu batekin: erabateko eta behin behitiko armagabetzea gauzatzea.

 

Armagabetzea baldintza egokietan gauza dadin, alde batetik prozesuan parte hartzen duten guztientzat segurtasun bermeak ezinbestekoak dira, eta bestetik arduradun instituzionalen, partidu politikoen zein gizarte zibileko eragileen bai eta nazioarteko komunitatearen parte hartzea ezinbestekoak dira ere.

 

Cinq ans après la fin de son activité armée, ETA doit entreprendre un processus de désarmement avec la société basque, ses acteurs institutionnels, politiques syndicaux et sociaux en vue d’un résultat : s’accorder sur un désarmement  intégral et définitif

 

Afin que ce désarmement puisse se dérouler dans des conditions adéquates, il est nécessaire, d’une part que la sécurité des intervenants soit garantie dans ce processus, et, d’autre part que les responsables institutionnels, les partis politiques, les acteurs de la société civile et de la communauté internationale participent et collaborent.

 

Helburu hau egikaritze bidean eman ditu Foro Sozial Iraunkorrak lanean azken zortzi hilabeteak.

Horretarako maila goreneko bilerak izan ditugu arlo instituzionalean Eusko Jaurlaritza eta Nafar gobernuarekin, bai eta Nafarroako Parlamentuko Presidentearekin.

 

Partidu politiko guztiei, eta azpimarratzen dut, GUZTIEI, bilera eskariak luzatu dizkiegu. Euskal Autonomia Erkidegoan, parlamentuan ordezkaritza duten honako partiduekin bildu gara: EAJ, Podemos, Euskal Herria Bildu, Sortu, Euskadiko Partidu Sozialista eta Ezker Anitza-Izquierda Unida.

 

Nafarroan, Geroa Bai, Podemos, Euskal Herria Bildu, Ezkerra-Izquierda eta Nafarroako Partido Sozialistarekin bildu gara.

 

Honez gain, Pariseko presondegian dagoen armagabetzerako ETAko delegatua den David Plarekin bilera eskatua dugu epailearen bitartez.

 

Era berean, gizarte zibileko honako erakundeekin bildu gara: ELA, LAB, Comisiones Obreras, STEILAS, ESK, EHNE, Sare, Etxerat, Baketik, Ahotsak, Uharan, Egiari Zor, Gernika Gogoratuz, Gernika Batzordea, Hitz&Hitz, Bilgune Feminista eta Mundu Bat eta Bakea eta duintasuna Gobernuz Kanpoko Erkundeekin, bai eta norbanako mailan, hainbat pertsonekin ere.

 

Ipar Euskal Herrian, instituzio berriaren eraketaren eztabaida dela eta, harreman errondari 2017ko urtarrilean emango zaio hasiera. Honez gero, baina, lanaren zati bat egina dago jada bertan: 2014ko Baionako Deklarazioa dugu oinarrian.

 

Bilera sorta zabal honetatik honako ondorioak plazaratu nahi ditugu:

 

Lehenik, bai bileratan, zein jasotako ekarpen idatzietan, eragile guztien aldetik ETAren armategien suntsiketa bidezko erabateko armagabetze prozesuan aurrera egiteko adostasuna dagoela egiaztatu ahal izan dugu.

Bigarrenik: prozesua arrazoizko epe eta adostutako egutegi baten baitan gauzatu behar da.

Eta azkenik, prozesuak nazioarteko egiaztapena beharrezkoa du eta gauzatzen ari denaren ziurtasuna eman behar zaio Euskal gizarte osoari, euskal instituzioei eta parte diren estatuei.

 

Eragile instituzionalen, politikoen eta sozialen aldetik Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekiko onespena dagoela ikusi ahal izan dugu.

 

Desadostasun puntuak dauden arren, Foro Sozial Iraunkorrak akordioak erraztea du helburu, eta hortaz, bategite esparruak azpimarratzea dagokio.

 

Hemendik, pertsonalki eskerrak eman nahi dizkizuegu bertaratu zareten guztioi, gehiengoak gurekin bat egin duzuelako gaur Aieteko areto sinboliko honetan.

 

Egin diguzuen harrera ederra eskertzen dizuegu. Eskerrak ematen dizkizuegu halaber, gizarte zibilak, erakunde eta partidu politikoekin batera, egin ditzakeen ekarpen lanetan Foro Sozial Iraunkorrari adierazitako errespetu eta aitortzagatik.

 

Gizarte zibiletik konbentzituta gaude honako triangulazioaren hiru ardatzen arteko akordioetatik soilik etorriko dela irtenbidea: instituzioak, gizarte zibila eta Egiaztatze eta Jarraipen Batzordearen jarduna.

 

Peio Dufau, Bake Bideako boz eramailea

 

Kaixo, eguerdion guztioi.

 

Gure zeregina sortu berria den Foro Sozial Iraunkorraren aurkezpena egitea izango da.

 

Urriaren 17an bost urte bete ziren Aiete martxan jarri zenetik.

 

2013an, Aieteko Nazioarteko Konferentziak diseinatutako ibilbide orria jarraikiz, lehen Foro Sozialean bildu ginen eta, bertan, lau ardatzen baitako hamabi gomendio onartu genituen.

 

Ardatz nagusiak hauek ziren: desegite eta desarme prozesu bat diseinatu, garatu eta bururaino eramatea; preso eta iheslarien itzultzea erraztea; giza eskubideak bultzatu eta bermatzea; eta egia eta memoria babestea iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko elkarbizitzareb oinarriak finkatzeko.

 

Lanerako ardatz hauetan oinarritutako hamabi gomendio zehatzekin hasi ginen lanean eta honaino heldu gara.

 

Bide honen errepasoa egiterakoan, bi gako nagusi azpimarratu nahi ditugu: batetik, denbora honetan guztian Aieteko ibilbide orriak jasandako alde anitzeko blokeoak, bereziki Estatu frantziar eta Estatu espainiarraren aldetik.

 

Alde anitzeko blokeo hauek bake prozesua ataka zailean jarri dutenik ezin uka.

 

Bagenekien, ordea, bidean oztopoak eta arazoak ugariak izango zirela eta soilik gizarte zibilaren funtsezko ekarpenaren bitartez lortuko genuela aurrera egitea.

 

Gaurko egunean, gizarte zibilaren ekarpena biderkatzeko premia azpimarratu nahi dugu. Gizarte zibilaren protagonismoa aldarrikatu nahi dugu ozen eta argi.

 

Foro Soziala osatzen dugunon iritziz, gizarte zibilari, gaur ikusten ari garen irudi anitzari jarraikiz, erritmoz aldatzea dagokio, bake prozesuan ahalik eta urrunena iristeko asmoz.

 

Horregatik hartu dugu Foro Sozial hau iraunkorra bilakatzeko erabakia.

 

Nous tenons à souligner, aujourd’hui plus que jamais, la nécessité de multiplier les contributions issues de la société civile. Nous souhaitons proclamer haut et fort le protagonisme de la société civile.

Iraunkorrak ez du esan nahi gure ekimena sine die luzatu nahi dugula.

 

Iraunkorrak esan nahi du gure ekimenak bake iraunkorra lortzeko baliagarria izan behar duela, justizian oinarritutako bake iraunkorra lortzeko baliagarria, hain zuzen.

 

Eta iraunkorrak esan nahi du Foro Sozialaren bitartez, gizarte zibilaren icebergaren tontorra ikustetik, gizarte zibilaren multzo zabala bake prozesuari atxikiturik ikustera pasa nahi dugula. Alegia, ikusle izatetik bakegintzan aktore izatera pasa nahi dugu.

 

Izan ere, bake prozesuak ezin du bere zatirik handiena ur azpian ezkutatutako iceberg baten gisara egin bere bidea; askatu behar dira indarrak, eskutik lanean jarri eta honetarako guztirako plaza izan nahi du Foro Sozial Iraunkorrak.

 

Gaur, ahalegin honen bi argazki erakutsi nahi dizuegu, xumea oraindik nahi bada, baina esanguratsua, oso esanguratsua, egin nahi dugun bidea ezin hobeto erakusten duelako.

 

Lehen argazkia, aurrerantzean Foro Sozial Iraunkorrean parte hartuko duten kideen zerrendarekin egin dugu. Hauek dira sare honetan parte hartzea erabaki dugun erakundeak:

 

  • ELA,
  • Comisiones Obreras
  • LAB,
  • Esteilas,
  • Bakea ta Duintasuna,
  • Sare,
  • Baketik,
  • Etxerat,
  • Gernika Batzordea,
  • Uharan,
  • Bake Bidean,
  • Egiari Zor,
  • Ahotsak,
  • Antxeta Irratia.

 

Eta hauek dira izen propioz sarean parte hartzea erabaki duten pertsonak:

  • Nazario de Oleaga
  • Aitzpea Leizaola
  • Iñaki Lasagabaster
  • Iñaki Gonzalez Murua
  • Iñaki Olalde
  • Fernando Vaquerizo
  • José Luis Uriz
  • Andoni Serrano
  • Fernando Armendariz
  • Begoña Uharte Azpiroz
  • Carlos Aitor Yuste
  • Juanje Soria
  • Roberto Oiz
  • Txemi Perez

 

14 erakunde eta 14 pertsona. Etapa berri honi begira hasiera bikaina dela iruditzen zaigu. Sarean funtzionatzea bilatzen dugu, horizontalean, dinamika bateratzaile bultzatu, guztiok eroso sentitzeko moduan eta iraunkorki akordioan sakonduz. Izan ere, herri honetan ezberdinen arteko elkarrizketa gehiago behar baitugu.

 

14 organisations et 14 personnes. C’est un début magnifique pour cette nouvelle étape. Nous travaillons à créer un réseau horizontal, inclusif et au sein duquel tout le monde se sent à son aise. Un réseau qui est dans la recherche permanente d’accords car dans ce pays, nous avons besoin de dialogue entre différents.

 

Lau ardatzen inguruan arituko diren lau batzordetan antolatzea erabaki dugu. Eta, gainera, zeharkako hiru ardatz jarriko ditugu martxan: “Hitza desarmatuz”, “Beste esperientzietatik ikasiz” eta “Gatazkaren ondorioak emakumeen artean eta bake prozesuari begirako hauen ekarpena”

 

Jakitun gara sare honetan hainbat aktore eta sentsibilitate falta direla. Zerrenda hau zabaltzeko asmoa eta borondatea agertu nahi dugu gaurkoan eta gonbidapena luzatu bidenabar bake prozesuan bere ekarpena egiteko prest dagoen orori: behar zaituztegu gurekin batera lanean.

 

Zein da iragarri dizuegun bigarren argazkia? Oraintxe ikusiko duzue pantaila nagusian. Foro Sozial Iraunkorrak bere irudi berria erakutsi nahi dizue, aurrerantzean gure ekimenaren berri emateko baliatuko duguna. Aurretik gure logoak gaztelera, euskara eta ingelesa biltzen bazituen, aurrerantzean frantsesa ere txertatu dugu, bakegintzarako gure zelaia Euskal Herria dela ondo irudikatzeko.

 

Gaur, hemen, bakerako agenda propio eta independientea eraikitzeko gure asmoa agertzen dizuegu eta, horri begira, bakegintzarako hizkera berri bat osatu beharko dugu, hitza behin betirako desarmatuz.

 

Foro Sozial Iraunkorrarentzat aurrerantzean funtsezkoa izango den ideiarekin amaitu nahi genuke gure atala: edozein oztoporen gainetik jauzi egitea dagokigu, konponbidean ahalik eta urrunen iristeko. Eta zeregin honetan motorra gizarte zibila izango da.

 

Milesker.