“Kolonbia: bake prozesua aztergai”

Konferentzia eta zine eztabaida zikloa

2016- Donapaule, Ezpeleta, Donibane Lohizune eta Ainiza Monjelose

 

socha

 

2016ko apirilaren 20ean eta maiatzaren 3, 4 eta 5ean “Kolonbia: bake prozesua aztergai” izeneko konferentzia eta zine eztabaida ziklo bat antolatu ginuen.

 

Apirilan “IMUNITE” filmaren inguruko zine eztabaida Donapauleko zinegelarekin partaidetzan

 

Kolonbiako gatazkaren egoerari buruzko solasaldi interesgarri eta aberasgarria izan zen Donapaulen, IMPUNITE filmaren inguruko zine eztabaida iragan zenean, Mundu bat ONGko koordinatzaile nagusia den Eneko Gerrikabeitiaren parte hartzearekin.

 

Maiatzan, Kolonbiako bake prozesua aztergai Carlos Alberto Ruiz Socharekin

 

Carlos Alberto Ruiz Sochak (abokatua eta FARC-en asesorea izan dena La Habanako bake elkarrizketetan) Kolonbian 2012tik idekitako bake prozesuari buruz (alde batetik Kolonbiako gobernua eta FARCen arteko elgarrizketa mahaina eta bestetik, aurten Kolonbiako gobernua eta ELN talde armatuaren artean idekitako elgarrizketa mahaina) ekarritako argipenak aberasgarriak izan dira.

 

Hala nola, milesker haundi bat Carlos ALberto Ruiz Sochari bere analisia eta esperientzia gurekin partekaturik.

 

Bestalde eskerrik beroenak helarazi nahi ditugu ere bai Iosu, Txomin, Fina, Ortzi, Jon eta Ekaitzi gaualdi horietan itzulpena segurtaturik.

 

Azkenik, eskertu nahi genituzke Donibane Lohizuneko eta Ezpeletako herriko etxeak, baita ere Laborantza Ganbara (Ainiza Monjelose) konferentzia hauek beren egoitzetan antolatu ahal izanik.

 

Segituko dugu Kolonbiako bake prozesuaren ebulzioari begira erne egoiten.