Akizeko auziaren erabakia

26/01/2023

Gaur Akizeko auzitegiak, uztailaren 23an trenbidea blokatu zuten 9 Bakegileen aurkako erabakia eman du.

Gibelapenarekin, 800 euroko isuna ordaintzera kondenatu ditu. SNCFak galdeginiko parte zibilak uztailaren 3-an aztertuak izanen dira. Oroitarazten dugu azken honek 160 000 euro baino gehiago galdegiten duela.

Hurrengo hitzordua otsailaren 2an dugu Baionako auzitegian. Autopista blokatu zuten 11 Bakegileak epaituko dituzte eta elkarretatzea antolatuko dugu 13:00etatik goiti auzitegi aitzinean.

Aietetik izan dugun jarrerari segituz, lurralde honetako gizarteak eta aktore ezberdinek bat eginen dugu auzipetuak diren Bakegieekin, hobengabetuak izan daitezen galdetzen dugu. Izan ere, ekimen hauek zilegiak izan ziren egoera kontuan harturik.

Comments are closed.