Mikel Irastorzaren kontrako auzia

04/01/2023

Mikel Irastorzaren kontrako auzia iraganen da Parisen bihar, urtarrilaren 5ean. Mikel, 2016an atxilotua izan zen Azkainen, Luhusoko atxiloketak baino egun batzuk lehenago. ETA-ren armagabetze zibila abiatu zuten Luhuson bakegile batzuk, 2017ko apirilaren 8an gauzatu zena, Euskal Herriko gizarteari eta aktoreei esker.

Beste behin ere azpimarratu nahi dugu, Mikelen atxikoleta Aieteko konferentziatik 5 urtera gertatu zela, eta Parisko Legebiltzarrean iragan zen Konferentzia Humanitarioaren biharamunean. Konferentzia hura Louis Joinet eta Marc Gentilini-ren zuzendaritzapean antolatu zen. Alderdi politiko guztietako eta gizarte zibileko 110 pertsonalitate elkartu ziren, ETAren armagabetzean, presoen gaian eta berradiskidetzean bere ardurak har zitzan eskatzeko Frantziako gobernuari.

Elkarrizketaren bidetik, bake justu eta iraunkor baten eraikitzeko adostasun zabala badelarik, ez dugu onartzen auzi horren izaiterik. Gizarte zibilaren mobilizazioa erabakikorra da eta izanen da, eta horregatik, heldu den larunbatean, urtarrilaren 7an, Bilboko karriketan mobilizatzera deitzen dugu.

Comments are closed.