Uztailaren 23ko blokatze egunari begira interpelatu eta informatu.

08/07/2022

Bake Bidea eta Bakegileak, interpelazio eta informazio lan bat egiten ari gira instituzio, erakunde eta egitura desberdinei begira, uztailaren 23ko blokeoaren eguna azaltzeko, bakoitza egun horren aitzinean antola dadin.

Horretarako, mezu elektronikoak eta/edo gutunak bidali dizkiegu instituzio, erakunde eta egitura horiei guziei :

– Ipar Euskal Herriko 158 auzapezak.

– Alain Rousset, Akitania Berria Eskualdeko Kontseiluko Lehendakaria.

– Jean-Jacques Lasserre, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Departametalaren Lehendakaria.

– Jean-René Etchegaray, Euskal Herriko Hirigune Elkargoko Lehendakaria.

– Eric Spitz, Pirineo Atlantikoko prefeta.

– Philippe Le Moing-Surzur, Baionako Suprefeta.

– Akitania Euskadi Nafarroa Euroeskualdea.

– Euskal Herriko Turismo bulegoa eta tokiko hainbat turismo bulego (Hendaia, Bidarte, Baiona, Donibane Lohitzune, Biarritz, Angelu…).

– 80 akanpaleku eta turismo harrera gune.

– AADT Biarno eta Euskal Herria.

– UMIH Euskal Herria eta Biarno/Xiberoa.

– Euskal Herriko Industria eta Merkatal Ganbera.

– Bihartean – Mugazgaindiko Industria eta Merkatal Ganbera.

– SNCF.

– Biarritz Euskal Herria Aireportua.

– Vinci autopista konpainia.

– Euskal Herri Aturri mugikortasun sindikatua.

– Txik Txak sarea.

– Chronobus.

– Euskotren.

– Baionako auzitegia.

– ARS (Eskualdeko osasun agentzia), Akitania Berria, Pirinio Atlantikoak eta Baiona.

– Euskal Kostako ospitalea.

– Aguiléra, Belharra klinikak eta hego euskal kosta poliklinika.

– Pirinio atlantikoetako medikuen ordena.

– SOS medikuak.

– SAMU-SMUR.

– Pirinio Atlantikoetako suhiltzaileak eta mendebaldeko suhiltzaile konpainia (Angelu).

Uztailaren 23ko blokeoari buruzko informazioa (biztanleei, bidaiariei, turistei, langileei…) helaratzeko eskatu diegu, bide sare nagusiak blokatuak izanen direlako. Horrela, bakoitza egunari begira antola daiteke.

Hona hamar hitzorduak : Baionako herriko etxean 10.00etan ; Baionan Marouette aparkalekuan 10.00etan ; Biarritzeko geltokian 10.30etan ; Bidarten Uhabia hondartzako aparkalekuan 10.00etan ; Ziburuko Lannes plaza 10.30etan ; Pausun, Xaia ondoko aparkalekuan 10.00etan ; Azkaineko frontoian 10.30etan ; Ezpeletan, merkatu estalian 10.00etan ; Donibane Garazin, Jai Alaian 10.00etan ; Mauleko geltokian 10.00etan.

Hor atxemanen duzu istantzia guziei igorri diegun gutun adibide bat: https://www.bakebidea.com/wp-content/uploads/2022/07/Gutuna-Courrier-1.pdf

Comments are closed.