Orain presoak! Ion Jakes eta Unai gurekin ! Ekainaren 11 Baionan

11/06/2022

32 urte dira Ion eta Unai Parot eta Jakes Esnal kartzelan direla. Jada aske izan behar zuten, salbuespen neurriak ez balitzaizkiote aplikatu.

Gaur Baionan mila pertsonatik gora mobilizatu dira aldarrikapen hauek gobernu frantses berriari eta Frantziar presidenteari entzunarazteko. Euskal jandartea bere aniztasunean ordezkatua zen. Hautetsiek parte hartu dute hala nola, Baionako auzapeza eta Hirigune Elkargoko lehendakari den Jean René Etchegaray, Frédérique Espagnac senadorea, Hiriburuko auzapeza Alain Iriart, Hazparneko auzapeza Isabelle Pargade, David Lallemend departamenduko kontseilaria eta Sophie Buissière Eskualdeko kontseilaria besteak beste.

Desobendientzia zibilean parte hartzen duten bolondresek ideki dute manifestaldia, ‘Orain presoak’ aldarrikatzen zuen oihal haundi batekin. Hauen gibeletik banderola buruan, Jean Daniel Elchiry Bake Artisauen bozeramailea, Jean Noël Etcheverry’Txetx’, Maddi Erreçaret ekintzailea, Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramailea, Inaxio Olharzabal Sareko bozeramailea, Gorka Garcia Etxerateko bozeramailea eta Jean François Mignard Giza Eskubideen Ligako bozeramailea.

Manifestaldia, Baionako karriketan ibili da Roland Barthes-eko plazan bukatzeko, bi hitz hartzekin.

Jean François Mignard, Giza Eskubideen Ligako bozeramaileak Michel Tubianaren hitzak gogoratu ditu : « Jada, egoera batzuk mendeku bezala bizitzen dira, kartzela zigorraren zorroztasunean eta zigor hauek iraunazteko borondatean, legediaren gainetik. Tratu honek egiazko motiboak zointzu diren galdegin arazten digu. Ekintzak pausuz pausu aitzinatzea ulergarria da, bainan blokeo egoera bat mantentzen bada haserreak itzultzen dira. »

Anaiz Funosas eta Jean Daniel Elchiryk salatu dute, « epe laburreko irtenbide bat ez atzemateko jarreran tematzen direla magistratuak » eta « Euskal Herriko testuinguruaren bilakaera baikorra ukatzea onartezina » dela. Bukatzeko Frantziako presidenteari dei egin diote « Macron jauna, noiz babestuko dituzu lurralde honetako jendarte zibila eta hautetsiak eramaten ari diren dinamika baikorra » ?

« Ion Parot eta Jakes Esnalen askatasuna posible egiten ez badute, Ipar Euskal Herri osoaren blokeoa antolatuko dugu uda honetarako ».

Jean-Françaois Mignard Frantziako giza eskubideen ligaren bozeramailearen hitz hartzea.

Anaiz Funosas eta Jean Daniel Elichyrie Bake Bidea eta Bakegileen bozeramaileen hitz hartzea.

 

Manifestaldia iruditan:

Comments are closed.