EPPK-ak egindako ekarpenari gure irakurketa.

30/11/2021

Gaur, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), presoen « ongi etorriak » pribatuan egiteari hartutako erabakiari buruz atera du bere irakurketa.

Bake Bidean eta Bakegileek oso positiboki baloratu nahi dugu, EPPK-k egin duen ekarpen garrantzitsu hori. Aietez geroztik, garatzen den prozesuari egindako ekarpen bat gehiago da,  elkarbizitzari eta bakeari egiten dioten ekarpen da.

Euskal gizartean egunez egun elkarbizitzarako borondatea handitzen denean, oraino urrun daude Frantses eta Espainiar estatuek bide honetan eman beharko lituzketen pausuak.

Heldutasunez eta arduraz aritzea agintzen diegu, salbuespeneko neurriekin bukatu eta preso eta iheslarien etxeratzea gauzatu behar dute.

Inoiz baino gehiago Euskal Herrian eraikitzen segituko ditugun adostasunak eta garatuko ditugun dinamikak eta mobilizazioak ezinbestekoak izanen dira. Zentzu honetan datorren urtarrilaren 8an Bilbon eta Baionan burutuko diren mobilizazioetara, kopuru handian mobilizatzeko deialdia luzatu nahi dugu.

Comments are closed.