Frantziako justizia ministroak Euskal Herriko delegaritza bat jaso du.

12/02/2021

2021eko otsailaren 11n, Frantziako justizia ministroak Euskal Herriko delegaritza bat jaso du Vendôme plazan Euskal Herriko Bake prozesua eta frantses estatuan kartzeleratuak diren euskal presoak aipatzeko. Jean-René Etchegaray, Vincent Bru, Max Brisson, Frédérique Espagnac, Michel Tubiana, Michel Berhocoirigoin eta Anaiz Funosasek osatu dute delegaritza.

Delegaritzak konpontzeko diren eta fite aitzinatu behar diren dosierrak aurkeztu dizkio ministroari. Problematika hauei buruzko solasak giro baretuan iragan dira eta elkarrizketa eraikitzaileari segida emateko engaiamendua berretsi du ministroak. Euskal Herrian eraiki nahi dugun elkarbizitzaren aldagai erabakigarriak diren heinean, delegaritzak, aipaturiko dosierren bilakaera arretaz segituko du.

Comments are closed.