Xistor Haramboure Lannemezaneko presondegitik atera da.

24/11/2020

Azaroaren 24an Xistor Haramboure Lannemezaneko presondegitik atera da.

Urriaren 27an, Pariseko dei auzitegiak Frédéric Xistor Haramboure-en baldintzapeko askatasuna onartu du.

Bere kondena, eskumutur elektronikoarekin bukatuko du bere etxean.

Erabaki hori urte askoko lanaren eta mobilizazioen ondorio da. Defentsako abokatuek, gizarte zibilak eta hautetsiek eraman lanari eta mobilizazioei esker lortu da. Gero eta determinatuagoak gira gure lanarekin jarraitzeko, Ion Parot eta Jakes Esnal lehenbailehen atera daitezen eta preso guziak libratzeko bideak idek ditzagun.

Euskal Herriko Delegaritzak erabakia  eskertu du.

Comments are closed.