Desobedentzia zibileko ekimena suspenditua da, hurrengo hitzordua 2021eko urtarrilaren 9an.

27/11/2020

Urriaren 17an, Aieteko Nazioarteko Konferentziaren urteurrenean, orain duela bi urte geldirik den prozesu bat desblokeatzeko eraiki behar diren ekimen berriak elkarrekin zehazteko, 60 pertsona, horien artean erakundeetako ordezkariak eta hautetsiak, Bake Bidea / Bakegileek antolatutako ez ohiko batzarrean bildu ginen.

Ez ohiko batzarrean, irailaren 19ko mobilizazio egunarekin eta Baionako suprefeturan eraikitako murruarekin hasi den mobilizazio-ziklo determinatu eta iraunkorra indartzea erabaki zen. Helburuak ziren, Euskal Presoen gaiak bizi duen blokeoa haustea eta presoek pairatzen dituzten salbuespen tratuekin bukatzea. Bakegileek, desobedientzia zibileko ekimen bat aktatu eta deitu genuen abenduaren 19rako, Luhusoko operazioaren 4. urteurrena zela eta. Ekimen horrek masiboa eta determinatua izan behar zuen, tokiko eta Frantziako iritzi publikoari interpelazioa egiteko, eta kostu politiko garrantzitsua izan zezan blokeo horren aldekoen artean.

Ordutik, Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasunak eta haren aldeko motibazioek egoera alda dezakete. Bakegileek agurtzen dugu erabaki garrantzitsua, bide juridikotik Frantzian kartzelatutako euskal presoen egoererari aukera berriak eskaintzen baitizkio. Sinetsi nahi dugu erabaki judizial hau, Euskal Herrian 2011z geroztik abian den bake prozesuarekiko Frantziako justiziaren ikuspegiaren aldaketa dela.

Prozesua indartzen duten erabaki garrantzitsuak baloratu behar ditugu, eta epai honek 30 urtez preso diren Jakes Esnal eta Ion Paroten baldintzapeko askatasunei bidea ideki diezaien lan egin behar dugu. Bide batez, larriki eri diren Ibon Fernandez Iradi eta Juan Cruz Maiza Artolaren kasuei eta Frantzian preso diren Euskal presoen kondenen beste kudeaketa bati atea irekiko diela espero dezagun. Ikuspegi horretatik, Bakegileek abenduaren 19ko ekimena suspenditzea erabaki dugu. Blokeatutako egoera orokor bat konpontzen laguntzeko pentsatua zen, orain zentzua izango luke baldin eta irekitako arteka hori berriz hesten bada, Euskal Herriko bakea iraunkorki elikatzeko handitu beharrean.

Hala ere, mobilizazioak inoiz baino gehiago segitu behar du. Datozen asteetan eta hilabeteetan, egiaztatu beharko dugu Xistor Haranbururen baldintzapeko askatasuna ez dela araua berresten duen salbuespena, baizik eta gatazkatik behin betiko ateratzeko borondatearen adierazpena, biktima eta preso guztientzat.

Bakegileek eta Bake Bideak urtarrilaren 9n hitzordua emaiten dugu, urtearen hastapen bakoitzean bezala, bake prozesuaren aldeko adierazpen modu berri baterako. Laster publiko eginen dugu egun horri buruzko informazio guztia.

Comments are closed.