2018ko maiatzaren 4an- Gatazkaren konponbidea aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa

26/04/2018

Gatazkaren konponbidea aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa

2018ko maiatzaren 4a

Arnaga – Kanbo

Komunikabideek izena emateko formularioa

​: ​Klik egin loturan maiatzaren 4an Kanboko Arnagan antolatutako Nazioarteko Topaketara bertaratzeko izena emateko:

AKREDITAZIOA

GARRANTZITSUA

1. Espazio arazoak direla medio, aparkaleku ezberdinak izango dira autoentzat eta unitate mugikorrentzat. Saiatu autoak partekatzen. Beharrezkoa izango da unitate mugikorrak akreditatzea. AKREDITATZEN EZ DIREN UNITATEAK EZINGO DUTE ARNAGA ETXEKO EREMURA SARTU. Unitate mugikorrentzat nahikoa tokirik ez balego, izen ematearen ordena hartuko da aintzat. Hala ere, antolakuntzak zuzeneko seinalea bermatuko du bertaratutako komunikabide guztientzat (satelite eta internet bidezkoa).

2. Maiatzaren 4ean Arnaga jauregiko eremura sartu ahal izateko EZINBESTEKOA da pertsona bakoitzak atxikitako formularioaren bidez aurrez izena ematea. Izena ematen ez duten pertsonak EZINGO DIRA Arnaga jauregiko eremura sartu. Izena emateko epea maiatzaren 3an, arratsaldeko 16.00etan itxiko da.

3. Komunikabideen akreditazioak jasotzeko ordutegia honakoa izango da: goizeko 8.30etatik 10.30etara. Mahaia jauregiko sarreran egongo da kokatuta. Kontutan hartu denboraz heltzea garrantzia handikoa izango dela.

Prentsarentzat harremanetarako telefonoa:

(0034) 600 83 11 84

​eta (0033) 06.76.38.49.21.

Comments are closed.