PRENTSA AGIRIA

23/10/2017

Euskal Presoen auziari buruzko lan esparru bat ireki da justizia ministeritza eta Ipar Euskal herriko delegaritzaren artean

 

2017ko uztailaren 10ean Justizia ministerioan lehen bilkura bat iragan ondotik, 2017ko urriaren 19an ordezkaritza bat errezibitu zuten euskal presoen inguruko bigarren lan bilkura bat egiteko. Horretan, ministerioak ordezkaritzarekin eztabaidatzen jarraitzeko borondatea berretsi zuen eta presoen egoera ere aztergai izan zen. ETAren benetako armagabetzea egiaztatzera zetorren 2017Ko apirilaren 8ko egunaren ondotik, ordezkaritzak bake prozesuarekin jarraitzeko behar urgentea azpimarratu zuen.

Azarorako beste bilkura bat finkatuko da. Ordezkaritzako kideek, abenduaren 9an Parisen iragatekoa den mobilizazio handia aitzin neurri esanguratsuak hartuak izan daitezen sutsuki desiratu dute.

Delegazioa :

Jean-René Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria, Baionako auzapeza

Michel Tubiana, Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko Lehendakaria

Michel Berhocoirigoin, Bake Artisaua, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen (EHLG) sortzaile

Vincent Bru, Pirinio Atlantikoetako Diputatua

Anaiz Funosas, “bake bidea – Le chemin de la paix” antolakundeko Lehendakaria

 

Comments are closed.