Bake Bidea, Baionako abokatuen ordena eta Euskal herriko bakearen aldeko jurista taldeak antolatu ekimenaren ondoko prentsa agiria

27/06/2016

Réunion publique : Du Pays Basque à Paris, sur le chemin de la paix, 10 juin 2016

Bilkura publikoa: EUskal Herritik Parisera bakearen bidean, 2016ko ekainaren 10a

 

Ekainaren lehenean prentsari adierazi genizuen, ekainaren 10ean Abokatuen Etxean antolatu bilkura publikoa antolatzen genuela eta ekainaren 11n Euskal Herriko juristei zuzenduriko eguna. Bi ekimenak arrakastatsuak izan dira.

Ostiral gauean, gela betearen aurrean egin zuten 2015eko ekainaren 11n Asanblada Nazionaleko egoitzan iragan konferentzia humanitariotik landako urte bateko bilana. Anaiz FUNOSAS Bake Bideako presidenteak, eta Louis JOINET eta Serge PORTELLIk hartu zuten hitza, Euskal Herriko bakearen aldeko jurista talde bat sortu dela azpimarratuz.

Larunbatean, 20 bat jurista errezibitu zituzten Isabelle DUGUET Baionako abokatuen elkarteko burulehenak, Christophe DESPREZ, Baionako abokatu eta Bake Bideako kideak eta Xantiana CACHENAUT Baionako abokatuak. Jurista taldea aurkeztu eta Euskal Herriko beste juristak ere bertan parte hartzera gomitatu zituzten.

Honela, Bake Bideako Anaiz FUNOSASek Euskal Herriko bake prozesuaren egoera aipatu zuen eta Philipe TEXIER, ohorezko magistratu eta ONUko eskubide ekonomiko, sozial eta kulturaletako komiteko kide ohia, juristek bake prozesu batean bete dezaketen paperaz mintzatu zen.

Xantiana CACHENAUT euskal preso politikoen abokatua, euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen aurkitzen dituzten zailtasunez mintzatu zen.

Goiza Serge PORTELLI, Magistratu eta Versailles-eko dei gorteko presidenteak bururatu zuen, juristen taldearen helburuak eta lanerako pistak zehaztuz.

Parte hartu duen jendearekin trukaketak biziki aberatsak izan dira eta ideia biziki interesgarriak atera dira.

Arratsaldean trantsizioko justiziaz burutu eztabaidek ere interes bera piztu zuten eta biziki aberasgarriak izan ziren. Erreferentziazko bi pertsonek hartu zuten hitza: Jean Pierre MASSIAS, Zuzenbide publikoko irakaslea Paue eta Aturri eskualdeko unibertsitatean eta Varennes Sariaren zuzendari zientifikoak eta Louis JOINET, ONUko giza eskubideen komiteko aditu independente ohiak.

Juristek bakearen eraikitzean ere beren harria ekar dezaketela konbentziturik, hogei bat juristekin segituko dugu beraz, Parisen osatu den juristen komisioarekin batera. Zuzenbideak Euskal Herriko bake prozesuan izan dezaken tokia lantzen segituko dugu alde batetik eta bestetik zer medio erabil daitezken Euskal presoen egoerari aterabide bat atxemaiteko gogoetatuko dugu.

logo barreau bayonne

Comments are closed.