Ez adiorik Claude

27/06/2016

 

IMG_7188

Claude Larrieu, 2015ko ekainaren 11an Parisen iragandako Euskal  Herriaren bakearen aldeko Konferentzia humanitarioan

 

Bake Bidea mugimendu zibilaren baitan, Claude Larrieu militantearen heriotzak nahigabean ezarri gaitu. Gure dolumin bizienak bere familia eta ahaide hurbilei helarazi nahi dizkiegu.

Claude Bake Bidearen sortzaileetariko bat zen baita ere jende eskubide eta eskubide demokratikoen defenditzaile amorratua.

Euskal gatazka politikoaren konponbidearen aldeko militante sutsua izanki, euskal preso eta  erbesteratuen eskubideen errespeturako borrokan azkarki engaiatu eta Bagoaz kolektiboaren botz eramailea bilakatu zen.

Claude, militante zintzo eta deliberatua zinen, besteekilako errespetua erakusten zenuena ere. Ohore handia izan da Bake Bidea eraikitzean zure ondoan izaitea.

Claude, eskaintzen ahal dizugun omenaldi hoberena : zuk erakutsi zuzentasuna, zorroztasuna eta jendetasuna gurea osoki egitea eta elgarrekin hasitakoa bururaino eramatea, Euskal Herrian, gatazka politikoaren konponbidea lortuz.

 

Ez adiorik Claude !

Comments are closed.