“Kolonbia: bake prozesua aztergai”: Konferentzia eta zine eztabaida ziklo aberasgarria

10/05/2016

Joan den maiatzaren 3, 4 eta 5ean “Kolonbia: bake prozesua aztergai” izeneko konferentzia eta zine eztabaida ziklo bat antolatu dugu.

Carlos Alberto Ruiz Sochak (abokatua eta FARC-en asesorea izan dena La Habanako bake elkarrizketetan) Kolonbian 2012tik idekitako bake prozesuari buruz (alde batetik Kolonbiako gobernua eta FARCen arteko elgarrizketa mahaina eta bestetik, aurten Kolonbiako gobernua eta ELN talde armatuaren artean idekitako elgarrizketa mahaina) ekarritako argipenak aberasgarriak izan dira.

Hala nola, milesker haundi bat Carlos ALberto Ruiz Sochari bere analisia eta esperientzia gurekin partekaturik.

Bestalde eskerrik beroenak ere bai Iosu, Txomin, Fina, Ortzi, Jon eta Ekaitzi gaualdi horietan itzulpena segurtaturik.

Azkenik, eskertu nahi genituzke Donibane Lohizuneko eta Ezpeletako herriko etxeak, baita ere Laborantza Ganbara (Ainiza Monjelose) konferentzia hauek beren egoitzetan antolatu ahal izanik.

Segituko dugu Kolonbiako bake prozesuaren ebulzioari begira erne egoiten.

Laster arte beste hitzordu batzuendako!

 

Comments are closed.