{"id":919,"date":"2013-06-18T14:06:33","date_gmt":"2013-06-18T12:06:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=919"},"modified":"2014-02-13T14:20:12","modified_gmt":"2014-02-13T13:20:12","slug":"berria-giza-eskubideen-errespetua-eta-egia-ezagutzeko-eskubidea-aldarrikatu-dituzte-iheslariek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=919&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Giza eskubideen errespetua eta egia ezagutzeko eskubidea aldarrikatu dituzte iheslariek"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" alt=\"iheslariak_oholtzara\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_jarraia\/argazbil\/bildu924_44500849.jpg\" width=\"451\" height=\"300\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">EIPK-k bake prozesuan ekarpenak egiteko proposamenak egin ditu Miarritzen, jendetza elkartu duen ekitaldi batean. Deportatuen mugimendu askatasuna bermatzeko eta iheslarien etxeratzean laguntzeko eskatu dute. Ordubete berandu hasi da ekitaldia, Guardia Zibilak kontrolak jarri baititu Miarritzera bidean. Bideoa: ekitaldiaren laburpena eta Anais Funosas, Aurore Martin eta Geronimo Prietoren adierazpena.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Giza eskubideak errespetatzeko, \u00ab\u00a0salbuespen\u00a0\u00bb egoerak amaitzeko eta egia jakiteko eskubidea aldarrikatu ditu gaur eguerdian Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak Miarritzen, Irati aretoan eginiko ekitaldian. Bake prozesuari ekarpena egin diezaioketela-eta, proposamen ugari egin ditu EIPK-k, eta \u00ab\u00a0itzultzeko unea\u00a0\u00bb dela ohartarazi.<!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hain zuzen, hiru ardatz horien araberako neurriak proposatu ditu kolektiboak. Salbuespen egoerak bertan behera uzteko, \u00ab\u00a0tortura bidezko deklarazioetan oinarrituta dauden prozedura judizialak eta hauetatik eratorritako atxilotze aginduak zein euroagindu eta estradizioak\u00a0\u00bb indargabetzeko eskatu du. Halaber, artxibatuta beharko luketen prozedura judizialak etetea ere galdegin du. Munduan zehar deportatuta dauden euskal herritarrentzat, berriz, mugimendu askatasuna bermatzea proposatu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Giza eskubideen ardatzean, gaixo dauden iheslarien zerrenda osatu eta haien egoera konpontzeko neurriak aztertzea, \u00ab\u00a0bazterketa egoeran dauden iheslarien duintasuna ziurtatzeko neurriak\u00a0\u00bb hartzea eta iheslari guztien etxeratzean laguntzea proposatu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egiaren ingurukoa da EIPKren proposamenaren hirugarren ardatza. Iheslarien \u00ab\u00a0desaperpenak, kalteak eta hildakoak eragin dituzten erasoak\u00a0\u00bb argitzeko eskatu du kolektiboak: \u00ab\u00a0Gertakari hauen inguruko egia jakiteko eskubidea dugu\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ekitaldia, ordubete berandu<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">12:30 inguruan hasi da EIPKri elkartasuna adierazteko prestatutako ekitaldia. Hain justu, Elkartasun Hatsa deitu diote ekitaldiari. Ordubeteko atzerapenarekin hasi da, kontrolak egin baititu Espainiako Guardia Zibilak Miarritzera bidean, eta ordu eta laurden inguru iraun du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Oso-osorik bete da Miarritzeko Irati aretoa, ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Ordezkaritza politiko zabala izan da bertan: PSren aldetik, Frederique Espagnac senataria, Sylviane Alaux eta Collette Capdevielle diputatuak eta Kotte Ezenarro Kontseilu Nagusiko presidenteordea. Sortuko Amaia Izko, Xabi Larralde eta Joxean Agirre, MoDemeko Miarritzeko auzapez Didier Borotra, Berdeetako Alice Leizagezahar, Baionako hautetsi eta Baterako kide Martine Bisauta ere bertan izan dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Alderdi politikoetako ordezkariez gain, sindikatuetakoak \u2014LABeko Geronimo Prieto, E\u00f1aut Aramendi eta Ainhoa Etxaide, CGTko Peio Dufau eta CFDTko Michel Larralde\u2014 eta gizarte mugimenduetakoak \u2014CADEko bozeramaile Victor Pachon, Herrira-ko Manu Ugartemendia eta Gloria Rekarte, Bake Bidea-ko Gabi Mouesca, Anaiz Funosas eta Filipe Bidart\u2014 ere bertan izan dira.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">E\u00f1aut Elorrieta kantariaren deserriko abestiekin hasi da ekitaldia, eta iraganeko hainbat irudi erakutsi dituzte ondoren.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Iheslariak lagundu dituen Anai Artea elkartearen izenean taularatu dira hurrena Bixente Garzia, Dominika Daguerre eta A\u00f1a Maria Grenie. Iheslariek bizitako egoeraz ohartarazi dute, eta haien kontrako erasoak gogora ekarri. \u00ab\u00a0Baina ez dute inoiz burua makurtu\u00a0\u00bb, gaineratu dute. Elkartearen garapena ere azaldu dute, eta nabarmendu hainbat kantonamendutan sortu dituztela iheslariei laguntzeko komiteak. Besteak beste Cabo Verden eta Kuban dauden deportatuek ere parte hartu dute ekitaldian, mezu bat helarazita.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Xabier Tubal Abrisketak hartu du hitza gero. Bi urte zituen aita deportatu zutenetik, eta 30 urte igaro dira ordutik. Haurra zeneko aita-seme harremana izan du hizpide, noiz itzuliko zen galdetzen zionekoa: \u00ab\u00a0Badakit aita ez dutela eraman zutenek ekarriko, baizik eta zuek, herriak ekarriko duela herrira\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Joseba Sarrionandia idazle eta iheslariak ekitaldirako idatzitako olerki bat kantatu du Amets Arzallus bertsolariak, doinua E\u00f1aut Elorrietak jartzen zuela. \u00ab\u00a0Gure eskubideak ez dira bukatzen besteenak hasten diren tokian; besteenak hasten diren tokian hasten dira gure eskubideak ere\u00a0\u00bb, esan du, eta gaineratu: \u00ab\u00a0Ateak irekitzen dituen jendea oso onuragarria da ateak ixten besterik ez dakitenentzat ere\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Sortuk deia Miarritzera<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u00ab\u00a0Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin bezala, Euskal Iheslarien Politikoen Kolektiboa ere ari da bere ekarpena egiten, konponbiderako prozesu demokratikoak aurrera egin dezan\u00a0\u00bb. Hala esan zuen atzo Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak, eta urrats garrantzitsutzat jo zuen \u00ab\u00a0mundu osoan zehar barreiatuta eta hainbat egoeratan dauden iheslariek\u00a0\u00bb hamalau lagunez osatutako mintzaidetza aurkeztu izana.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Preso eta iheslarien itzuleran ados jartzeko beharra agertzen da Aieten aurkeztutako gomendioetan, eta bide horretan, \u00ab\u00a0iheslariak etxeratzeko garaia\u00a0\u00bb heldu dela esan zuen Barrenak: \u00ab\u00a0Arrazoi politikoak medio alde egin zutenek itzultzeko eskubide osoa izan behar dute\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Mintzakide taldea<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Asteon aurkeztu du EIPK-k mintzakidetza talde bat, Espainiako eta Frantziako gobernuekin haien egoeraz hitz egiteko. Haiekin mintzatzeko eskatu diete, \u00ab\u00a0funtsezkoa\u00a0\u00bb delako iheslarien ekarpena gatazkaren konponbide politikoan. Hamalau pertsonak osatzen dute taldea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EIPK-k bake prozesuan ekarpenak egiteko proposamenak egin ditu Miarritzen, jendetza elkartu duen ekitaldi batean. Deportatuen mugimendu askatasuna bermatzeko eta iheslarien etxeratzean laguntzeko eskatu dute. Ordubete berandu hasi da ekitaldia, Guardia Zibilak kontrolak jarri baititu Miarritzera bidean. Bideoa: ekitaldiaren laburpena eta Anais Funosas, Aurore Martin eta Geronimo Prietoren adierazpena. Giza eskubideak&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/919"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=919"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/919\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":922,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/919\/revisions\/922"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=919"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=919"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=919"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}