{"id":889,"date":"2013-12-12T17:03:32","date_gmt":"2013-12-12T16:03:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=889"},"modified":"2014-02-13T15:14:31","modified_gmt":"2014-02-13T14:14:31","slug":"berria-bake-foroa-antolatuko-dute-otsailerako-bake-bidea-eta-lokarrik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=889&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Bake foroa antolatuko dute otsailerako Bake Bidea eta Lokarrik"},"content":{"rendered":"<div style=\"width: 306px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20131220\/p008_f01.jpg\" width=\"296\" height=\"217\" \/><p class=\"wp-caption-text\">Anaiz Funosas eta Christophe Desprez, Bake Bideko beste kide batzuen artean. \/ GAIZKA IROZ<\/p><\/div>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span class=\"sinadura_data\">2013-12-20<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Foro sozialaren harira atera 12 gomendioez eta gizartearen egituratze faseaz hausnartuko dute, Baionan<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Jenofa Berhokoirigoin Baiona<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u00abEgituratzen bagara, gizarte zibila egituratzen bada, [foro sozialetik ateratako] gomendioak eskuetan harturik, gaitasuna eta boterea dugu egoera aldatzeko, estatuak ados izan ala ez\u00bb. Horretaz konbentzituta daude Bake Bidea taldeko eragileak. Egituratze bide horretan aitzina egiteko, bake foroa antolatuko dute bigarren aldiz Baionan. Lokarrirekin elkarlanean, otsailerako dabiltza hitzordua antolatzen.<!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Atzo goizean eman zuten bake foroaren berri Anaiz Funosasek eta Christophe Desprezek, Bake Bideko beste hamar bat kidez inguraturik zirela. Bake prozesua bultzatzeko, garatzeko eta burura eramateko, martxoan iragan foro sozialetik atera hamabi gomendioak zehazki aztertuko eta jorratuko dituzte. Horrez gain, bake prozesuaren eraikuntzan, gizartearen egituratze fasea eta metodoa ukanen dute solasgai. Nahiz eta izenik ez oraindik zehaztu, nazioarteko adituak ere presente egonen direla jakinarazi zuen Funosasek. \u00abNazioarteko adituekin lan egin nahi dugu, inportantea zaigulako haien esperientziaz inspiratzea\u00bb. Ipar Euskal Herriari dagokionez, aditu horiek bertako gizarte zibilaren funtzionamendua \u00abulertzeko beharra\u00bb ere badutela gehitu zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Blokeorik ez, oztopoak bai<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Frantziako zein Espainiako estatuen jarrerak \u00abblokeo baino gehiago oztopo\u00bb direla erranik, bake prozesua aitzina doala sinesten du Bake Bidea taldeak. \u00abOztopo bat ez da blokeo bat, gainditu daiteke. Gizarte zibilak badu boterea eta gaitasuna egoera aldatzeko\u00bb, Funosasen arabera. 2011ko Aieteko Adierazpenaz geroztik gertatukoaren azterketa plazaratzeko ere baliatu zuten prentsaurrekoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gizarte zibilak du \u00abgakoa\u00bb, hori argiki dio Bake Bideak. Gizarte zibil \u00abarduratsu eta aktiboaren\u00bb mobilizazioari esker aitzinamendu batzuk lortu direla ohartarazi zuen Desprezek. Ines del Rio eta orokorki Parot doktrinari begira Europako Giza Eskubideen Gorteak ukan jarrera eman zuen adibidetzat. Europaren erabaki hori, prozesu demokratiko baten aldeko dinamikan \u00abaitzina pauso garrantzitsu\u00bb bat dela zion. \u00abEsperantza pizten du salbuespeneko neurri eta giza eskubideen errespetuan eman beharreko ondoko urratsentzat\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Horrez gain, Belgikako epaileek euskal militante baten Espainiaratzea ukatu izana ere gogora ekarri zuen. Zioenaz, epai hori badator kontra jartzera Paueko Auzitegiak eta Frantziako Kasazio Gorteak Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaideari begira hartu erabakia. \u00abFrantziako estatuak hartu erabakia ez da zilegi, Belgikak ukan du Espainiaratzea errefusatzeko erreflexua eta ardura, aldaketa kontuan hartuz\u00bb. Erabaki horiek \u00abkeinutzat\u00bb jo zituen Funosasek: \u00abEspainiako eta Frantziako justiziak hasten dira bakartzen haien ikuspegian\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Haatik, Frantziako eta Espainiako estatuek eta eragile batzuek mantenduriko \u00abgogorik eza\u00bb deitoratu zuen Bake Bideak. Herrira mugimenduaren kontrako polizia operazioa, Aranalderen aurkako euroagindua zein Herrira-ko Emilie Martin Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu izana gogoan ukan zituzten. \u00abGaur egun, trantsizio bat izan behar da, eta Justiziak horretan lagundu behar du\u00bb, Desprezen hitzetan. Gatazkan Frantziako Estatuak duen erantzukizuna oroitarazirik, Aieteko Adierazpenaz geroztik Parisen partetik aldaketarik egon ez izana gaitzetsi zuten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gizarteak duen \u00abindarra\u00bb berretsiz, Parisen jarrera aldarazteko determinazioa plazaratu zuten. \u00abFrantziaren jarrera aldatzeko parioa egiten dugu. Espainiarekiko lerrokatzea uzteko parada du. Edo segitzen du bakartzen itsuki konponbidearen kontra den estatu batekin edo prozesua garatzeko pausoak eta bermeak ematen ditu, betiere giza eskubideen errespetuan eta elkarrizketari bide emanez\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2013-12-20 Foro sozialaren harira atera 12 gomendioez eta gizartearen egituratze faseaz hausnartuko dute, Baionan Jenofa Berhokoirigoin Baiona \u00abEgituratzen bagara, gizarte zibila egituratzen bada, [foro sozialetik ateratako] gomendioak eskuetan harturik, gaitasuna eta boterea dugu egoera aldatzeko, estatuak ados izan ala ez\u00bb. Horretaz konbentzituta daude Bake Bidea taldeko eragileak. Egituratze bide horretan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":807,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,30],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/889"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=889"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/889\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":929,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/889\/revisions\/929"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/807"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=889"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=889"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=889"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}