{"id":874,"date":"2013-05-28T17:02:47","date_gmt":"2013-05-28T15:02:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=874"},"modified":"2014-02-13T15:13:48","modified_gmt":"2014-02-13T14:13:48","slug":"berria-hamabi-gomendio-bake-prozesuak-bidea-egin-dezan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=874&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Hamabi gomendio bake prozesuak bidea egin dezan"},"content":{"rendered":"<p>2013-05-28<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright\" alt=\"\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130528\/p002_f01.jpg\" width=\"207\" height=\"147\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bake prozesua indartzeko gizarte foroa. Gomendioak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gizarte Foroko ondorioak aurkeztu dituzte Lokarrik eta Bake Bideak, Aieten<!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egindako mina aitortzeko gomendatu diete presoei, \u00abkonponbide integrala\u00bb has dadin; estatuei, berriz, sakabanaketa amaitzeko<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Aldeak ez atzera ez aurrera daudela, akuilua sartzeko beste saio bat egin dute Lokarrik eta Bake Bideak. Bake prozesua bultzatzeko, garatzeko eta burura eramateko hamabi gomendio egin dizkiete aldeei. \u00abDesarme eta presoen itzultzerako, giza eskubideen bermerako eta iraganari aurre eginez elkarbizitza eraikitzeko\u00bb. Aieten egin dute berriro, eta nazioarteko eragileen babesarekin, berriz. Ondorio horiek garatzea, zabaltzea eta zehaztea dute erronka orain, Paul Riosen esanetan. Eta hori guztia, gizartearen parte hartzearekin egin nahi dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Parte hartze hori sustatzeko helburuz martxoaren 14an eta 15ean egin zuten foro sozialean atera zituzten ondorioak dira, hain justu, atzo aurkeztu zituztenak. Lokarriko Maialen Lizarralde eta Paul Riosek, Bake Bideko Peio Dufau eta Maitena Thicoipek eta Conciliation Resources erakundeko Andy Carlek aurkeztu zituzten ondorioak, Aieteko Bakearen Etxean, Gandhi aretoan. Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiaren babes eskutitz bat ere irakurri zuten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gizarte foroan parte hartu zuten nazioarteko eragileen ordezkaritzan hitz egin zuen Carlek. Nabarmendu zuen Euskal Herriko gatazka konpontzeko \u00abmodu klasikotik\u00bb aparteko bideak urratu behar direla. Izan ere, \u00abmodu klasikoa\u00bb ezinezkoa da Euskal Herrian, Espainiako eta Frantziako gobernuek uko egiten baitiote ezer negoziatzeari, hitz egiteari eta pausoak emateari.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Horiek hala, prozesuak aurrera egin dezan, lau bloketan aurkeztu zituzten gomendioak: ETAren desegite eta desarmatzerako \u00abprozesu bat diseinatu, garatu eta bururaino eramateko\u00bb bi aholku; preso eta iheslarien itzulera errazteko lau; giza eskubideak bultzatu eta bermatzeko hiru; eta \u00abiraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizunaren elkarbizitzaren oinarriak finkatzeko\u00bb egia eta memoria babesteko beste bi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gai horiei \u00abmodu ordenatuan, eraikitzailean eta erabiltzailean heltzea ahalbidetzeko\u00bb adostasuna lortzea ezinbestekoa dela da gizarte foroan atera zuten ondorio nagusia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Preso eta iheslarien gaia da gomendioetan zehaztasun gehien dituena. \u00abKonponbide integrala\u00bb behar dela diote, baina era mailakatuan egin behar dela. \u00abHasiera puntu modura\u00bb, gaixorik larri dauden presoak zein zigorra beteta daukatenak askatzeko eskatu dute. Baita sakabanaketa amaitzeko ere. Legeak errealitatera egokitzeko eta justizia trantsizionala martxan jartzeko gomendioak ere eman dituzte. \u00abProzesu integral\u00bb hori martxan jartzeko, bada presoek egin beharreko urrats bat ere, Lokarri eta Bake Bidearen irudiko: \u00abBake jokaleku berriarekiko konpromisoa agertzea eta indarkeriazko bideei uko egitea\u00bb, eta \u00abbere jardueraren ondorioz egindako mina aitortzea\u00bb. Presoek bake prozesuan \u00aberagile aktibo\u00bb izan behar dutela ere badiote, eta iheslariak gizarteratzeko bideak bilatu behar direla.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, kontuan hartuta Espainia eta Frantziako gobernuek ETAren desarmearen gaian laguntzeko asmo eta borondaterik ez dutela erakutsi, \u00aberakunde erraztaile independenteen laguntza\u00bb sustatzea izan daiteke bidea, Lokarri eta Bake Bidearen iritzian.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2013-05-28 Bake prozesua indartzeko gizarte foroa. Gomendioak Gizarte Foroko ondorioak aurkeztu dituzte Lokarrik eta Bake Bideak, Aieten<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":611,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/874"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=874"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/874\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":927,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/874\/revisions\/927"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/611"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=874"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=874"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=874"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}