{"id":2407,"date":"2015-07-06T11:10:41","date_gmt":"2015-07-06T09:10:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=2407"},"modified":"2015-07-06T11:10:41","modified_gmt":"2015-07-06T09:10:41","slug":"berria-bake-bidean-segitzeko-mezua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=2407&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Bake bidean segitzeko mezua"},"content":{"rendered":"<p>Parisko konferentziaren eta bakegintzaren inguruko mahai ingurua egin dute Irungo Ficoban.<\/p>\n<div id=\"attachment_2408\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/berria-ficoba-bb.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-2408\" class=\"size-medium wp-image-2408\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/berria-ficoba-bb-300x204.jpg\" alt=\"Atzo Irungo Ficoba erakustazokan bakegintzari buruz egindako mahai ingurua. GORKA RUBIO \/ ARGAZKI PRESS\" width=\"300\" height=\"204\" srcset=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/berria-ficoba-bb-300x204.jpg 300w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/07\/berria-ficoba-bb.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-2408\" class=\"wp-caption-text\">Atzo Irungo Ficoba erakustazokan bakegintzari buruz egindako mahai ingurua. GORKA RUBIO \/ ARGAZKI PRESS<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"sinaData\">\n<p class=\"sinadura\"><span class=\"data\">2015-07-05<\/span> \/ <span class=\"egilea\"><a title=\"Egilearen profila ikusi\" href=\"http:\/\/www.berria.eus\/egilea\/aimar_esnaola\">Aimar Esnaola<\/a> <\/span><\/p>\n<p class=\"sinadura\">\n<\/div>\n<div class=\"albisGorpu\">\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">E<\/span>kainaren 11n Parisen izandako Bake Konferentzian, Ipar Euskal Herritik gatazka konpontzeko pausoa lehen aldiz eraman zen Frantziako hiriburura. Bilkuraren ondorioei buruz hitz egiteko, Antxeta irratiak <em>Foro soziala eta herritarren parte hartzea<\/em> mahai ingurua antolatu du Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakustazokan, Bake Bidea-ko Anaiz Funosas eta Atxik Berrituz kolektiboko Peio Ospitalekin, eta nabarmendu dute emaitzak ikusteko lanean jarraitu beharko dela.<\/p>\n<p>\u00abGure bidea eta funtzioa argitu dira\u00bb, esan du Funosasek, Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta politikoren aurrean. Parisko Bake Konferentziari garrantzia eman dio, euskal gatazka konpontzeko prozesuan pauso garrantzitsu bat izan zelakoan. Bake Bidea-k poza adierazi zuen bilkura Frantziako Asanbladako areto batean egin zelako eta hura Ipar Euskal Herriko eta Frantziako eragile inportanteekin bete zelako. Aieteko konferentziatik igarotako ia lau urteetan Ipar Euskal Herriak bakegintzan bide azkarra egin duela uste du Funosasek.<\/p>\n<p>Bilkurako adierazpenean, gatazkaren konponbidean esku hartzeko eskatu zieten Espainiako eta Frantziako gobernuei. Dena dela, Bake Bidea-ko kideak Ficoban azaldu duenez, fruituak ez dira erraz ikusiko. \u00abOndorioak bidea eginez etorriko dira\u00bb. Frantziako politikariak eta gizarte zibila prozesura batzearen beharra azpimarratu du, eta \u00abfrantses sentitzen direnen onespena\u00bb lortzeari ere garrantzia eman dio.<\/p>\n<p>Funosasen esanetan, Ipar Euskal Herriko eragileek nahiago dute \u00abbake justu eta iraunkor baterako zein korapilo askatu behar diren jakin, bake hori zer den jakin baino\u00bb. Haren arabera, askatu beharreko korapiloak dira euskal preso eta iheslarien auzia, ETAren desarmatze prozesua, bi estatuen jarrera pasiboa, eta, azpimarratu duenez, biktima guztien minaren aitortza. Gainera, Ipar Euskal Herria entitate politiko gisa onartzea ezinbesteko urratsa dela deritzo; hau da, \u00abezagutza instituzional baten beharra izatea, eremua finkatuz eta hori ordezkatuko duen instituzio bat eratuz\u00bb.<\/p>\n<p>Korapiloak askatu ondoren hautsitako lokarriak berriz ere \u00ablotzea\u00bb funtsezkotzat jo du Ospitalek. Adiskidetzea \u00aboso zaila\u00bb dela deritzo; hau da, \u00abetsaiak zirenak lagun egitea\u00bb. Horregatik, uste du \u00abmoralaren eta ideologiaren gainetik prozesu pertsonalak babestu\u00bb behar direla.<\/p>\n<p><b>Mintzatzeko espazioak <\/b><\/p>\n<p>Gatazka konpontzeko, beharrezkoa da hitz egiteko prest dauden norbanakoen iritziak entzutea eta horretarako aukerak bermatzea, Ospitalek esan duenez. \u00abEntzunguneak, hitz egiteko guneak sortu behar dira, bizitakoaz mintzatzeko ausardia erakusten baitute askok\u00bb. Mikrofonoa eskutik eskura pasatuta, Ficobako ekitaldian izan diren lagunen iritziak, istorioak eta sentsazioak zabaltzeko aukera eman dute. Esate baterako, bik esan dute bake prozesuaz eta desarmatzeaz hitz egin beharrean nazio baten onarpenik ezak dakarren gatazkari buruz hitz egin behar dela. Horrelako mugimenduen egiteko nagusia gazteek parte hartzea dela esan dute beste batzuek, gatazkaren amaierak ekarriko lukeen egoera berria haientzat litzatekeelako. Iritzi bera du Funosasek: adierazi du Bake Bidea-k eginkizun horri heldua diola, eta uste du gauzarik zailena geratuko litzaiekeela hurrengo belaunaldiei: \u00abElkarbizitza\u00bb.<\/p>\n<p>Horregatik, Funosasek azaldu du iraganari eta geroari beldurra izateak ez duela inora eramango euskal gizartea. \u00abIraganari buruz bueltaka arituta ez goaz inora\u00bb. Kontakizun bakarra sortzea \u00abezinezkoa\u00bb denez, bakoitzaren istorio pertsonala onartu behar da. \u00abEz dugu epairik eta arrazoirik bilatu behar, iragan desberdinak onartu baizik\u00bb.<\/p>\n<p>Antxeta irratikoek Ipar eta Hego Euskal Herriaren desberdintasun politikoez galdetu diote Ospitali, eta erantzun du \u00abhistoria desberdina\u00bb dutela. \u00abBaina Irun eta Hendaiaren arteko muga zubi bihurtu da\u00bb.<\/p><\/div>\n<\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Parisko konferentziaren eta bakegintzaren inguruko mahai ingurua egin dute Irungo Ficoban.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2407"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2407"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2407\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2409,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2407\/revisions\/2409"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2407"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2407"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2407"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}