{"id":2344,"date":"2015-06-22T14:13:23","date_gmt":"2015-06-22T12:13:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=2344"},"modified":"2015-06-22T14:13:56","modified_gmt":"2015-06-22T12:13:56","slug":"kazeta-eusetorkizunari-begira-eragina-izan-nahi-duen-konferentzia-hunkigarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=2344&lang=eu","title":{"rendered":"(Kazeta.eus)Etorkizunari begira eragina izan nahi duen konferentzia \u00ab\u00a0hunkigarria\u00a0\u00bb"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify;\">Konferentzia Humanitariora hurbildutakoek ekimenaren izaera sakona eta interesgarria definitzeko bat egin dute. Politikariek eta gaztakaren eragileek aitzina begira \u00ab\u00a0Estatuek\u00a0\u00bb bidean urrats berri bat egin dezaten espero dute.<\/p>\n<div class=\"overheader extra-info\" style=\"text-align: justify;\"><u><span style=\"color: #0066cc;\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/kazeta.naiz.eus\/media\/asset_publics\/resources\/000\/188\/342\/news_landscape\/DSC_0061.jpg?1434042426\" alt=\"Dsc_0061\" \/><\/span><\/u><\/div>\n<div class=\"big-photo  report-photo\" style=\"text-align: justify;\">\n<div class=\"photo-label\">\n<div class=\"photo-label-text\"><span class=\"photo-label-text-content\"> 300 pertsona inguruk Konferentzia Humanitariora elkartu dira. \u00a9Goizeder Taberna <\/span><\/div>\n<\/div>\n<div class=\"photo-label-text\"><\/div>\n<div class=\"photo-label\">\n<div class=\"photo-bg\"><span class=\"author\">Goizeder Taberna<\/span><span class=\"separator\">|<\/span><span class=\"date\">2015\/06\/12<\/span><span class=\"separator noprint\">|<\/span><a class=\"comments\" href=\"http:\/\/kazeta.naiz.eus\/eu\/info_kz\/20150612\/etorkizunari-begira-eragina-izan-nahi-duen-konferentzia-hunkigarria#comments\"><u><span style=\"color: #0066cc;\">0 iruzkin<\/span><\/u><\/a><\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<div class=\"new-content  span-9\">\n<div class=\"new-body last  span-9\">\n<div class=\"report-text\">\n<p style=\"text-align: justify;\">Ia 300 pertsona bildu dira Pariseko Asanblada Nazionaleko gela handienean, Victor Hugo gelan. Kolore askotako ordezkaritza batu da. Gatazka lehen planoan bizi duten lekukotasunetaz eta adituen aurkezpenetaz gain, tokiko eragileen erreakzioak entzun ahal izan dira. Bakoitzak bere tokitik, frantses Gobernuaren parte hartzea galdegin dute.<\/p>\n<p>Gatazkak sufrimendua eragin duela argi gelditu da Konferentziaren hondarrean. Hala sentitu dute parte hartzaileek alde guzietako biktimak entzuterakoan eta, presoei, begira lehentasunezko gaitzat jo dute haien hurbiltasuna. Orain, eragile sozial eta politikoak ekimenaren eragin mediatikoaren eta politikoaren zain daude.<\/p>\n<p>Syvianne Allaux diputatu sozialistak kalitate handiko konferentzia handia izan dela erran du; \u00ab\u00a0emozio\u00a0\u00bb handikoa. Bakearen aldeko borondate handia azpimarratu du. \u00ab\u00a0Parisera etorri gira gure ahotsa entzun dezaten eta espero dut gobernuak hala egingo duela. Gutxienez gure determinazioa, gaur, are handiagoa da\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">EH Bai alderdi politikoko kidea den Anita Lopepe sentsazio positibo berdina plazaratu du. \u00ab\u00a0Inpresio ona emaiten du Parisen euskal gatazkaren konponketaz termino horiekin hitz egiten dela ikusteak. Gainera, frantses gobernuari egin zaion interpelazioa ahots ezberdinetatik adierazi da\u00a0\u00bb. Bere iritziz, biharamunean gauzak aldatuko ez diren arren, \u00ab\u00a0konferentziak harremanak lotzeko balio izan du eta jendarte publikoa sentsibilizatzeko\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Biarritzeko auzapeza den Michel Veunacentzat Parisen egin izana, instituzio honetan, garrantzitsua da. Batez ere gobernuak entzun dezan. \u00ab\u00a0Orain urrunago joan behar da\u00a0\u00bb, gehitu du. Biarritzeko atxiloketei buruz galdekatua izan ondoren, auzapezak desarmerako batzorde bat martxan jarri behar dela adierazi du. \u00ab\u00a0Gobernuaren jarrera armen kokapena deskubritzea eta jendea atxilotzea baldin bada, armagabetzerako lehentasuna beste bide bat bilatzea dela erakusten du\u00a0\u00bb, esplikatu du Veunacek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Esperantzaren ispilua<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Alice Leiciage\u00e7ahar, eskualdeko kontseilariak Pariseko Konferentzia bezalako ekimenek \u00ab\u00a0on egiten\u00a0\u00bb dutela pentsatu du. \u00ab\u00a0Erakusten dauku bide onean girela, zenta badira momentuak nun galtzen dugun pixka bat. Ez dugu sekula erantzunik edo berri txarrak badirelarik\u2026 erakusten digu azkenean lortuko dugula\u00a0\u00bb, gehitu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Konferentzian euskal presoen egoera aipatzeaz gain, iheslarien egoerari ere erreferentzia egin dute. Parte hartzaileen artean, Jokin Aranalde iheslaria zegoen. Ekimena \u00ab\u00a0interesgarria, seriostasun handiarekin eta errespetuarekin egina\u00a0\u00bb izan dela iruditu zaio eta bere iritziz, \u00ab\u00a0etorkizunari begira bere indarra izango du\u00a0\u00bb. LABeko kidea den E\u00f1aut Aramendirentzat, Estatu frantsesari eta espainiarrari mezu argia helarazi diete. \u00ab\u00a0Badira tresna batzuk bake prozesua aurrera eramaiteko eta desarmatzearen inguruan erabili beharreko bideak daude; ez azken aste hauetan ikusi ditugunak\u00a0\u00bb, gehitu du sindikalistak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ipar Euskal Herriko Atxik Berrituz talde giristinoak ere bakea aldarrikatu duen ekimenean parte hartu du. Kidea den Mikel Epalzak, Irlandatik eta Hego Afrikatik jasotako ekarpen \u00ab\u00a0hunkigarriak\u00a0\u00bb nabarmendu ditu. Hizlari batzuek presoen hurbiltasuna edo gaixorik dauden presoen egoera aipatu dute eta Epalzak \u00ab\u00a0Eliza egunero inplikatzen\u00a0\u00bb dela nabarmendu du. \u00ab\u00a0Eliza mugitu behar da baita goi mailan, ez da dudarik, otoitz bakearen alde eta hemen egoteko. Elizan diren pertsonak, politikan bezala, aldatuko dira. Ikusirik oinarrizko jendeak eta herria bake bidean dagoela, artzainek oraingo honetan ardiak segituko dituzte, segi dezagun bakean\u00a0\u00bb, gehitu du apezak.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Konferentzia Humanitariora hurbildutakoek ekimenaren izaera sakona eta interesgarria definitzeko bat egin dute. Politikariek eta gaztakaren eragileek aitzina begira \u00ab\u00a0Estatuek\u00a0\u00bb bidean urrats berri bat egin dezaten espero dute. 300 pertsona inguruk Konferentzia Humanitariora elkartu dira. \u00a9Goizeder Taberna Goizeder Taberna|2015\/06\/12|0 iruzkin<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2344"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=2344"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2344\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2346,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/2344\/revisions\/2346"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=2344"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=2344"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=2344"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}