{"id":1953,"date":"2015-04-13T13:41:36","date_gmt":"2015-04-13T11:41:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1953"},"modified":"2015-04-13T13:41:37","modified_gmt":"2015-04-13T11:41:37","slug":"kazeta-eus-inpunitatearen-bideak-utzitako-testigantza-gordinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1953&lang=eu","title":{"rendered":"(Kazeta.eus) Inpunitatearen bideak utzitako testigantza gordinak"},"content":{"rendered":"<p>Torturari buruz Varenne Unibertsitate Institutuak antolatutako jardunaldiei amaiera emanez, larunbatean foro irekia egin zen Baionako Fakultateko anfiteatroan. Bertan, besteak beste, desmasia horiek jasan dituzten hainbat lagunen lekukotasun gordinak entzun ziren. Ariketa zaila haientzat; oso pedagogikoa, ordea, entzuleentzat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div id=\"attachment_1951\" style=\"width: 310px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/guz_conf_torture_bobedme102.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1951\" class=\"size-medium wp-image-1951\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/guz_conf_torture_bobedme102-300x191.jpg\" alt=\"Larunbateko sesioa publikoari irekia zen\u00a9 Bob EDME\" width=\"300\" height=\"191\" srcset=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/guz_conf_torture_bobedme102-300x191.jpg 300w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/04\/guz_conf_torture_bobedme102.jpg 466w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1951\" class=\"wp-caption-text\">Larunbateko sesioa publikoari irekia zen\u00a9 Bob EDME<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p><span class=\"author\">Arantxa MANTEROLA<\/span><span class=\"separator\">|<\/span><span class=\"date\">13\/04\/2015<\/span><\/p>\n<p>Baionako Fakultateko anfiteatroa bete zuten entzuleek, zutik jarrita, egundoko txalo zaparrada eskaini zieten torturaren ankerkeria bizi ostean berau gainditzen nola saiatzen ari diren azaldu zuten lagunei. Horien artean, Guantanamon hiru urte preso egin zituen Mourad Benchellalik bizitako esperientzia beldurgarriaren pasarteak kontatu zituen, zehaztasun guztiekin \u201cVoyage vers l\u2019enfer\u201d (Bidaia infernurantz) liburuan jaso dituenak.<\/p>\n<p>Termino bera, \u00abinfernua\u00bb alegia, erabili zuen Ixone Fernandezek, 2005ean Cadizen atxilotua izan ostean polizia etxean igarotako egunak deskribatzeko. Absolbitua izan ondoren, behin betiko aske geratzean bizitako sufrikarioa ere aipatu zuen. \u00abEz nintzen bizi, biziraun egiten nuen\u00bb, adierazi zuen. Taldeko terapiei eta Istanbuleko Protokoloaren ikerketan parte hartzeak emandako indarrari esker burua altxatzea eta pertsona bezala berreraikitzea lortu duela nabarmendu zuen.<\/p>\n<p class=\"interior-content-section bold\"><strong>Minbiziaren iturburu<\/strong><\/p>\n<p>Oso hunkigarria izan zen Juan Mari Torrealdairen testigantza ere. Eremu akademikoko giro serioa eta foroaren nazioarteko izaera lagungarri, inoiz ez bezalako xehetasunekin kontatu zuen \u201cEuskaldunon Egunkaria\u201d-ren kontrako operazioan atxilotu eta torturatu zutenean bizitakoa. Fisikoki eta psikologikoki pairatutakotik harago, ez du ahanzteko bere bizitzako lan guztia hankaz gora nola jarri zioten etxean, ezta Jakineko bere bulegoko dokumentu, ikerketa eta lanak nola kendu zizkioten.<\/p>\n<p>\u00abNiretzat sekulako tortura izan zen hura\u00bb, adierazi zuen. Urteetan psikiatra baten laguntza behar izan du eta oraindik ere amesgaizto haren ondorioak ez ditu gainditu. Are, mintzaldian jakinarazi zuen hezur-muineko minbizia duela, eta bai bere ustez bai psikiatraren iritziz ere, \u00abjasandako torturekin lotuta\u00bb dagoela gaixotasuna.<\/p>\n<p>Buscarita Roa Argentinako Maiatzeko Plazako Amonak elkarteko kideak, berriz, haur bahituei zer gertatu zaien, non dauden, bizirik edo hilda dauden ez jakitea \u00abegiazko tormentutzat\u00bb jo zuen. Bere biloba aurkitzeko \u00abmiraria\u00bb bizi izan zuen 2000n, baina bost urte gehiago itxaron behar izan zituen \u00abfamilia lotura eraiki eta bilobaren lehen besarkada biltzeko\u00bb.<\/p>\n<p>Bilobak bera bilatzeko ahaleginean etsi ez izana eskertu zion eguna \u00abbere bizitzako ederrena\u00bb izan zela esanez amaitu zuen hitzaldia, entzuleengan zirrara piztuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Torturari buruz Varenne Unibertsitate Institutuak antolatutako jardunaldiei amaiera emanez, larunbatean foro irekia egin zen Baionako Fakultateko anfiteatroan. Bertan, besteak beste, desmasia horiek jasan dituzten hainbat lagunen lekukotasun gordinak entzun ziren. Ariketa zaila haientzat; oso pedagogikoa, ordea, entzuleentzat. &nbsp; &nbsp;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1953"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1953"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1953\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1954,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1953\/revisions\/1954"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1953"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1953"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1953"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}