{"id":1716,"date":"2015-04-10T18:27:49","date_gmt":"2015-04-10T16:27:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1716"},"modified":"2015-04-13T13:46:03","modified_gmt":"2015-04-13T11:46:03","slug":"berria-info-jaurlaritzaren-bake-planak-iraganaren-autokritika-prozesuak-landuko-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1716&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria.info) Jaurlaritzaren Bake Planak iraganaren \u00abautokritika prozesuak\u00bb landuko ditu"},"content":{"rendered":"<p>Erkorekak dio plana bat datorrela gizartearen \u00abgehiengoaren nahiekin\u00bb.<\/p>\n<p>EH Bildu \u00absukalde lana\u00bb egiten ari da \u00abzoru etiko berria\u00bb definitzeko.<!--more--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"sinaData\">\n<p class=\"sinadura\"><span class=\"data\">2015-02-04<\/span> \/ <span class=\"egilea\">Edurne Begiristain<\/span><\/p>\n<p class=\"sinadura\">\n<\/div>\n<div class=\"albisGorpu\">\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">E<\/span>usko Jaurlaritza \u00aboso pozik\u00bb dago Bake eta Bizikidetza Plana nola betetzen ari den ikusirik. Aurreikusitako egutegiaren arabera gauzatzen ari dela eta hartutako konpromisoak betetzen ari direla esan du Josu Erkoreka gobernuko bozeramaileak. Datu zehatza eman du: planaren betetze maila %94 izan da gaur arte. Nolanahi ere, Jaurlaritzak badaki gaur egun baketzean dauden \u00abzailtasunak\u00bb gainditzeko gehiago egin behar dela, besteak beste, \u00abiraganaren\u00bb inguruko analisiari dagokionez. Hori hala, Bake Planari \u00abautokritika prozesuekin\u00bb zerikusia duen lan ildo bat gehituko dio gobernuak.2014ko bigarren seihilekoko Bake eta Bizikidetza Planari buruzko txostena aztertu du Jaurlaritzako gobernu kontseiluak asteartero egiten duen bileran. Bake Planak euskal gizartearen \u00abgehiengoaren nahiekin\u00bb bat egiten duen arren, nekez lortu da arlo politikoan akordioak erdiestea, Erkorekak azaldu duenez. Jaurlaritzak uste du indarkeriak iraganean duen \u00abzama\u00bb dela Bake Planaren \u00abzailtasun\u00bb nagusia. Eta kezka azaldu du zama horrek bakean eta bizikidetzan gutxieneko adostasunak lortzea baldintzatzen duelako: \u00abIraganaren irakurketa partekatua egitea eta oinarrizko akordioak lortzea da euskal politikan gainditu gabeko erronka\u00bb. Iraganari buruzko \u00abautokritika prozesuak\u00bb lantzea helburu estrategikoa da Jaurlaritzarentzat: \u00abBanaketa sortzen duen iraganeko faktorea alde batera utzi eta topaketarako guneak lortzeko tresna bihurtu behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Joan den urteko lanaren balantzea egin eta gero, aurrera begira jarri da gobernua. Datozen hilabeteetako lan ildoak finkatu ditu. \u00abZubiak indartzen jarraituko dugu, iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko oinarri etiko bat sendotzeko\u00bb, esan du Erkorekak. Hori lortzera bideratuta egongo dira urtea amaitu bitartean Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak zehaztu dituen lehentasunak. Helburu horien artean dago Hitzeman Programa garatzeko adostasunak lortzea, laugarren Peace programaren lankidetza proiektuak martxan jartzea, Gertu programaren bigarren zatiari hasiera ematea eta Memoriaren Institutua sortzea.<\/p>\n<p><b>Sortu-EAJ harremanak<\/b><\/p>\n<p>EH Bilduk \u00absukalde lana\u00bb egiten jarraitzen du Eusko Legebiltzarrean etenda dagoen bakerako lantaldea berriro abian jartzeko. Joan den urrian iragarri zuen Hasier Arraizek prest zeudela, lantalde hori martxan jartze aldera, beste testu bat adosteko, eta Dani Maeztuk berretsi du lanean jarraitzen duela \u00abbestelako\u00bb zoru etiko baten oinarriak finkatzeko. \u00abGainerako alderdiek mahaiaren inguruan ez esertzeko aitzakiarik izan ez dezaten\u00bb ari da testu berri bat lantzen koalizioa, Maeztuk Onda Vasca irratian azaldu duenez. Hori lortzeko, Sortu eta EAJren arteko harremanak izan dira azken asteotan.<\/p>\n<p>EH Bilduko legebiltzarkidearen ustez, nekez gaindituko da gaur egun dagoen \u00abblokeo egoera\u00bb alderdiek jarrera aldatzen ez badute. \u00abHainbat taldek ez mugitzeko eta aurrera ez egiteko aitzakiatzat erabili dute iraganaren irakurketa kritikoaren auzia\u00bb, salatu du.<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erkorekak dio plana bat datorrela gizartearen \u00abgehiengoaren nahiekin\u00bb. EH Bildu \u00absukalde lana\u00bb egiten ari da \u00abzoru etiko berria\u00bb definitzeko.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1716"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1716"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1716\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1961,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1716\/revisions\/1961"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1716"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1716"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1716"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}