{"id":1711,"date":"2015-02-10T11:25:02","date_gmt":"2015-02-10T10:25:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1711"},"modified":"2015-02-10T11:25:02","modified_gmt":"2015-02-10T10:25:02","slug":"berria-info-etxerat-900-senideren-bizitza-arriskuan-egongo-da-asteburuan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1711&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria.info) Etxerat: \u00ab900 senideren bizitza arriskuan egongo da asteburuan\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>\u00abMendeku politikak\u00bb milaka kilometro egitera behartzen dituztela salatu dute euskal presoen senideek.<\/p>\n<p>I\u00f1aki Imaz presoari eraso egin diote.<\/p>\n<div id=\"attachment_1713\" style=\"width: 237px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/02\/berria.info-etxerat-02-2015.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1713\" class=\"wp-image-1713 size-medium\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/02\/berria.info-etxerat-02-2015-227x300.jpg\" alt=\"Etxerat-eko kideak, atzo, Gasteizen egindako agerraldian. JUANAN RUIZ\/ ARP\" width=\"227\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/02\/berria.info-etxerat-02-2015-227x300.jpg 227w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/02\/berria.info-etxerat-02-2015.jpg 530w\" sizes=\"(max-width: 227px) 100vw, 227px\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1713\" class=\"wp-caption-text\">Etxerat-eko kideak, atzo, Gasteizen egindako agerraldian. JUANAN RUIZ\/ ARP<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"sinaData\">\n<p class=\"sinadura\"><span class=\"data\">2015-02-07<\/span> \/ <span class=\"egilea\">Edurne Begiristain<\/span><\/p>\n<p class=\"sinadura\">\n<\/div>\n<div class=\"albisGorpu\">\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">K<\/span>alean, elurretan eta gasolindegi baten ondoan salatu du Etxerat-ek sakabanaketa politika, Gasteizen. Astebururo euskal presoen senitartekoek euren hurkoak bisitatzeko egin behar dituzten bidaia luzeetan \u00abbizitza arriskuan\u00bb jartzen dutela ikusarazi nahi izan du elkarteak. Asteburu honetan, gainera, hotza, elurra eta izotza izango da edonon, baina gertukoak ikusi nahi badituzte, errepideetara irten beharko dute. Etxerat-ek jakinarazi duenez, 900 lagunek egin beharko dituzte milaka kilometro asteburu honetan hileroko bisita galdu nahi ez badute. Errepideetara \u00aberabaki politikoen\u00bb eta \u00abmendekuaren\u00bb ondorioz atera behar dute, Idoia Martinez de la Idalga eta Pilar Gonzalez Etxerat-eko kideek salatu dutenez. \u00abGure bizitza arriskuan jartzera behartzen gaituzte. Elurretara, izotzetara irtetera behartzen gaituzte\u00bb.<\/p>\n<p>Etxerat-ek emandako datuen arabera, egun 461 euskal preso daude, eta horietatik soilik lau Euskal Herriko espetxeetan. Euskal preso gehienak (%76) 500 eta 1.100 kilometro artean daude sakabanatuta, eta are urrunago dituzte beste hiru preso, Portugal, Ingalaterra eta Alemaniako kartzeletan barreiatuta. Haiek bisitatzera joateko, milaka kilometro egin beharko dituzte asteburuan senideek: autobusean, Mirentxinek antolatutako bederatzi furgonetetan, autoetan edo hegazkinetan. \u00abBidaiatzeko erabakia gurea da, baina errepideetara irteteko erantzukizuna politikoa da. Sakabanaketa zigor politikoa delako\u00bb.<\/p>\n<p>Eguraldi kaskarrak are arriskutsuagoak bihur ditzake espetxeetarako joan-etorriak asteburu honetan, eta, horregatik, Etxerat-ek errepidean jazotzen diren gertaera guztien berri emateko eskatu die presoen senide eta lagunei. Horretarako, bi helbide elektroniko jarri ditu: <em>asistentzia- esp@etxerat.eus<\/em> eta<em>asistentziafr@etxerat.eus<\/em>. Era berean, sare sozialetan bidaietako argazkiak eta salaketak argitaratzeko deia egin du,<em>#DispertsioaSTOP<\/em> eta <em>#BSQsHumanRights<\/em> traolak erabilita.<\/p>\n<p>26 urte igaro dira sakabanaketa politika indarrean jarri zenetik, eta gaur arte hamasei senide hil dira espetxeetako joan-etorrietan. Etxerat-ek salatu du azken bi hamarkadetan ez dela ezer aldatu: \u00abBakar-bakarrik sentitzen gara egoera honi aurre egiten, sakabanaketa amaitzeko dena egin behar zuten alderdiek ezer gutxi egin dutelako\u00bb. Elkarteak gogoratu du, halaber, joan den urtean presoengana bisitan zihoazela hamar auto istripu izan zirela, baina horren inguruan alderdi politikoak isilik daudela. \u00abNon daude istripu hauen aurrean alderdi politikoen hitzak? Non daude sakabanaketak eragindako istripu eta zaurituen inguruko alderdi politikoen ekintzak?\u00bb. Etxerat-en aburuz, sakabanaketak eragindako istripuak ez dira \u00abkasualitatea\u00bb, \u00abkausalitatea\u00bb baizik.<\/p>\n<p><b>Jipoia Estremeran<\/b><\/p>\n<p>Etxerat-ek jakinarazi du ostegunean I\u00f1aki Imaz preso donostiarrari eraso egin ziotela Estremerako espetxean (Espainia), patiora atera behar zuenean. Patioan ez zegoen zaindaririk, eta Imazi hainbat puntu eman behar izan zizkioten.<\/p>\n<p>Elkarteak emandako datuen arabera, Imazi eraso egin zion presoak \u00abarazo psikologiko larriak\u00bb ditu, eta, horregatik, Estremerako euskal presoek hainbat eskaera eginda zeuzkaten presoa lekuz alda zezaten, baina Espetxe Zuzendaritzak ez zien erantzun eskaerei.<\/p><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abMendeku politikak\u00bb milaka kilometro egitera behartzen dituztela salatu dute euskal presoen senideek. I\u00f1aki Imaz presoari eraso egin diote.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1711"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1711"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1711\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1714,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1711\/revisions\/1714"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1711"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1711"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1711"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}